[itzul] "Piensa en verde"

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Eka 1, 18:24:04, CEST 2010


Nik ere ez dut uste barkamena eskatzeko denik, eta ez nintzen ari zure
huts horrengatik bereziki. Esan nahi nuen zuzenketa egitea ere libre
izan behar dugula. Lasai eta, ahal dela, umorez. Ez gaude eskola
txikian, inor traumatzeko beldurrez esatekoak ez esateko paternalismo
bigunez jokatzeko (horrela doakie eskolei, bidenabar esanda).
Akastunak gara, baina helduak, guztiok.

Zure horretaz, kontsolagarri bazaizu, ez zara bakarra hori erabili
duena, are idazle entzutetsuen artean. Joxemari Aranalde zenak, esate
baterako, sistematikoki erabili izan du "dirudit" "iruditzen zait"en
ordez. Horrek ez du, hala ere, okerra desokertzen: esan nion bere
garaian, eta (zuk bezala) ez zuen gaizki hartu.

Dena esateko, neu ere egon nintzen Asierrenaren antzeko txantxatxo bat
egitekotan, baina (zahartzen ari naiz, eta kemena galtzen) ez nintzen
ausartu, ez berez desegokia iruditzen zitzaidalako, zenbaitek beti
edozer txarrera hartzen duelako baizik.

Beraz, nigatik: beldurrik gabe idatzi (norberak ahal duen ondoen), eta
beldurrik gabe zuzendu zuzentzekoak (merezi duela iritziz gero).

Eta izan dezagun denok berdin borondate onaren presuntzioa.



2010/6/1 June Díaz <juneenbabel a bildua gmail.com>:
> Arrazoia duzu Juan.
> Barkamena eskatzen dizuet egindako hanka-sartzeagatik.
> Aurrerantzean, kontu gehiagorekin ibiliko naiz.
>
> June Díaz
>
>
> 2010/6/1 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>
>> Hor nonbait, beste jende batek ahalik eta irristada nabarmen gutxien
>> egiteko hartzen ez duen lana konpentsatzeko...
>>
>> 2010/6/1  <o-lertxundi a bildua ivap.es>:
>> > Jesusmaria, jendeak hartzen duen lana besteen irristadak
>> > nabarmentzen.....
>> >
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago