[itzul] Esloganen gaineko gogoeta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Eka 2, 10:54:56, CEST 2010
Lanbide latza dugu zuzentzaileok, batek espiritu-handitasuna behar
baitu akatsa egin, akatsa egin duela onartu, eta akatsa seinalatu dionari
esker ona agertzeko. Zuzentzaileok, inoiz, bizitza osorako arerioak ere egin
ditugu geure lana betetzeagatik, ez bestegatik. Horregatik, beharrik ez
badago, eta batez ere aurrez aurre ez bada (hain da lehorra posta
elektronikoa!), zuzenketa gutxi egiten dut nik (horretan nago, behintzat,
baina hainbaten deformazio profesionalak uste baino gehiagotan erroraraziko
nau).
Atzo bidali nuen mezuan gogoeta bat agertu nuen, publizitateko
eslogan guztietara zabal daitekeena: itzulpen literalagoak egitea.
Gaztelaniaz «pensar» badago, zergatik euskaraz «piztu», «ibili» edo beste
edozer? Gaztelaniaz ere badira «encender», «aventurarse»... baina ez dira
izan publizistaren aukera.
Asier Larrinaga
Euskadi Irratia Radio Euskadi Radio Vitoria Gaztea EITB Musika
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago