[itzul] Esloganen gaineko gogoeta
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 2, 11:03:10, CEST 2010
Esate baterako, "Pentsatu berde". Baina ez da txarra "Berdea buruan".
Inoiz aipatu izan dut hemen, horrelakoak, itzultzaileari askatasuna
emanez gero edo eman arren, ematen zaion moduan, ez direla itzulpen
lana, eta ez direla tarifa horietan kobratu behar, marketinlariaren
tarifetan baino.
Jon
Zuzenketaren uhinean gaudenez gero, gustatu zait aditz berria, Asier:
errorarazi, errori (= akatsean jausi) aditzaren faktitiboa bide dena ;)
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: asteazkena, 2010.eko ekainak 2 10:55
Nori: 'ItzuL'
Gaia: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta
Lanbide latza dugu zuzentzaileok, batek espiritu-handitasuna
behar
baitu akatsa egin, akatsa egin duela onartu, eta akatsa seinalatu
dionari
esker ona agertzeko. Zuzentzaileok, inoiz, bizitza osorako arerioak ere
egin
ditugu geure lana betetzeagatik, ez bestegatik. Horregatik, beharrik ez
badago, eta batez ere aurrez aurre ez bada (hain da lehorra posta
elektronikoa!), zuzenketa gutxi egiten dut nik (horretan nago,
behintzat,
baina hainbaten deformazio profesionalak uste baino gehiagotan
erroraraziko
nau).
Atzo bidali nuen mezuan gogoeta bat agertu nuen, publizitateko
eslogan guztietara zabal daitekeena: itzulpen literalagoak egitea.
Gaztelaniaz <pensar> badago, zergatik euskaraz <piztu>, <ibili> edo
beste
edozer? Gaztelaniaz ere badira <encender>, <aventurarse>... baina ez
dira
izan publizistaren aukera.
Asier Larrinaga
Euskadi
Irratia Radio
Euskadi Radio
Vitoria Gaztea EITB Musika
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago