[itzul] Esloganen gaineko gogoeta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Eka 3, 09:59:14, CEST 2010
Ez daukat gauza handirik esateko euskaldun publizistei buruz, ezpada
ze bat natorrela Iņigok bere mezuan eta beste hainbat tokitan
(http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/) diozan gauzekin.
Publizitatea euskaratzeari buruz, ostera, bai esan nahi nuke
zer-edo-zer. Lehenengo eta behin, oro har, badagoela publizitatea hizkuntza
batetik beste batera itzultzea, eta, horretarako, itzultzaileak itzultzaile
gisa jardun behar duela, ez publizista gisa.
Zilegi ere bada publizitatea itzultzea. Ez zait iruditzen
Colhogarrek, Orangek, Pantenek, Gillettek, Vitroclenek edo Fordek iragarkiak
euskaraz sortu beharra daukatenik, publizitatea euskaraz egiteko. Itzultzea
aukera ona da. Kexatzekotan, beraz, itzulpena txarra delako kexatu beharko
genuke, ez iragarkia gaztelaniaz sortu delako.
Itzulpen txarrak etortzen direnean ETBn kexatu egiten gara. Inoiz,
iragarkia zuzentzea lortzen dugu. Inoiz, iragarkia ez emititzea lortzen
dugu. Baina askotan interes ekonomikoak gailentzen dira, eta ez da egoten
zer eginik.
Edozelan ere, Euskal Herrian egunero-egunero itzultzen da
publizitatea euskarara, oso egokiro, oso txukun, oso emaitza onekin. 2009.
urtean ETBk 847 iragarki euskaratzea agindu zuen ETB-1en emititzeko, esate
baterako.
Publizitatea euskaratzeak dakartzan hizkuntza-arazoei buruz, egiten
da gogoeta, eta batzuek egiten dugun gogoeta, gainera, publikoa da.
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 --> ondorio-perpausak
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 --> jostailuen izenak
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 --> "descubre"
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 --> prezioak
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 --> "recomienda"
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 --> "maquinilla de afeitar"
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1199870832 --> produktuen izenak I
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1214992712 --> produktuen izenak II
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1232967556 --> "ya a la venta"
www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256815230 --> "ambientador"
Zoritxarrez, Iņigok dioen bezala, euskaldunok ez dugu euskarazko
publizitatea ez ona saritzen ez txarra zigortzen. (Nolanahi ere den, ETBren
azken kanpaina ikusi baduzue...).
Asier Larrinaga
Euskadi Irratia Radio Euskadi Radio Vitoria Gaztea EITB Musika
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago