[itzul] Esloganen gaineko gogoeta
Iņigo Fernández
ifernandez a bildua publis.com
Ost, Eka 2, 18:19:21, CEST 2010
Eskerrik asko, Juan, zure hitz on horiengatik.
Ni, neure neurritxoan, saiatzen ari naiz, lantokian,
han(http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/2004/11/09/zer-egin-ask
o-euskaldunok-publizitatean/)
hemen (http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/)
edonon (http://sustatu.com/1261982675)
gaia plazaratzen.
Baina kasu oso nabarmenetan baino larritzen ez garenez...
Poliki doa kontua.
Aipatzen duzun bidetik, ideia batzuk badabilzkit buruan aspalditik, eta
gauzak ondo bidean, izango duzue haien berri.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: 2010ko ekainak 2, asteazkena 17:55
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta
Barkatu ez, baizik eta estimatu egiten dugu, Iņigo. Are gehiago,
kontua barrutik eta sakonetik ezaguten duenaren iritzia izanik.
Ni behintzat, "publizistak" nioenean, zirkuituaz edo muntaia orokorraz
ari nintzen, eta, ados, publizitatearen bezerook ere badugu erru ez
gutxi (alegia, guzti-guztiok); eta itzultzaileok aktiboagoki,
kolaborazionismoarengatik (objektiboki, arrazoiak arrazoi).
Esan dituzun guztiekin bat nator, beraz. Zerbait gehitzekotan
(aipatzen nuen greba alegiazkoaren partez), arazoa hedabideetan eta
gizartean nabarmenarazteko estrategiaren bat ere ez letorke gaizki.
Tira: publizitate-kanpaina batekin konpontzekoa balitz...
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago