[itzul] eztabaida "teorikoak" testuetan haragitzen direnean
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkar.com
Ast, Eka 3, 10:10:24, CEST 2010
interes handiz jarraitu nuen posta-zerrenda honetan berrikitan izan
den "bokala + W" amaieradun izenen deklinabideari buruzko eztabaida.
argudio on eta arrazoituak eman zitzaizkigun alde batetik zein
bestetik, eta neure baitan zabalik utzi nuen erabakia.
eta horra non, egunotan testu bi iritsi zaizkidan, non "bungalow"
hitza agertzen den.
idazle batek honelaxe darabil: bungalowean, bungalowetik,
bungalowera, bungaloweko.
besteak, berriz: bungalowan, bungalowtik, bungalowra, bungalowko.
oraingo honetan, zirt edo zart egin beharko dut.
x.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago