[itzul] eztabaida "teorikoak" testuetan haragitzen direnean

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Eka 3, 12:01:56, CEST 2010


Oso interesgarria, Xabier, adibidea, eta puntu-puntuan datorrena.

EIMAko Aholku Batzordean, halabeharrez, Ahoskerari buruzko liburukia
lantzen ari gara (Andres Alberdi da ponentea), eta aurreko bileran
erabili genuen gai hori ere, hemengo eztabaidaren haritik.

Bide horretan, Alfontso eta biok iritziak bateratzeko ahalegina egiten
ari gara, eta uste dut laster izan dezakegula zerbait Aholku
Batzordeak bere proposamentzat onartzeko modukoa.

Gero horrek oraindik bere bidea egin beharko luke (iritzi-emaileen
oharrak, Euskaltzaindiaren irizpena...), baina, zer edo zertara
iristen bagara, emango dizuet horren berri hemen.

2010/6/3 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:
> interes handiz jarraitu nuen posta-zerrenda honetan berrikitan izan den
> "bokala + W" amaieradun izenen deklinabideari buruzko eztabaida.
>
> argudio on eta arrazoituak eman zitzaizkigun alde batetik zein bestetik, eta
> neure baitan zabalik utzi nuen erabakia.
>
> eta horra non, egunotan testu bi iritsi zaizkidan, non "bungalow" hitza
> agertzen den.
>
> idazle batek honelaxe darabil: bungalowean, bungalowetik, bungalowera,
> bungaloweko.
>
> besteak, berriz: bungalowan, bungalowtik, bungalowra, bungalowko.
>
> oraingo honetan, zirt edo zart egin beharko dut.
>
> x.
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago