[itzul] eztabaida "teorikoak" testuetan haragitzen direnean
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkar.com
Ast, Eka 3, 12:06:57, CEST 2010
Mila esker.
Erabakiaren aurrerapen, aurrerakin edo zantzurik edukiz gero,
abisatu, eskertuko dugu eta.
x.
El 03/06/2010, a las 12:01, Juan Garzia Garmendia escribió:
> Oso interesgarria, Xabier, adibidea, eta puntu-puntuan datorrena.
>
> EIMAko Aholku Batzordean, halabeharrez, Ahoskerari buruzko liburukia
> lantzen ari gara (Andres Alberdi da ponentea), eta aurreko bileran
> erabili genuen gai hori ere, hemengo eztabaidaren haritik.
>
> Bide horretan, Alfontso eta biok iritziak bateratzeko ahalegina egiten
> ari gara, eta uste dut laster izan dezakegula zerbait Aholku
> Batzordeak bere proposamentzat onartzeko modukoa.
>
> Gero horrek oraindik bere bidea egin beharko luke (iritzi-emaileen
> oharrak, Euskaltzaindiaren irizpena...), baina, zer edo zertara
> iristen bagara, emango dizuet horren berri hemen.
>
> 2010/6/3 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:
> > interes handiz jarraitu nuen posta-zerrenda honetan berrikitan
> izan den
> > "bokala + W" amaieradun izenen deklinabideari buruzko eztabaida.
> >
> > argudio on eta arrazoituak eman zitzaizkigun alde batetik zein
> bestetik, eta
> > neure baitan zabalik utzi nuen erabakia.
> >
> > eta horra non, egunotan testu bi iritsi zaizkidan, non "bungalow"
> hitza
> > agertzen den.
> >
> > idazle batek honelaxe darabil: bungalowean, bungalowetik,
> bungalowera,
> > bungaloweko.
> >
> > besteak, berriz: bungalowan, bungalowtik, bungalowra, bungalowko.
> >
> > oraingo honetan, zirt edo zart egin beharko dut.
> >
> > x.
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago