[itzul] bungalow
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Eka 3, 12:50:13, CEST 2010
Kaixo:
Ez egin jaramon handirik, iritzi azkar bat baino ez da eta, baina irakurtzean kanpoko hitza denez lehen aukeren alde egingo nuke: bungalowean, bungalowetik, bungalowera...
------------------------------
Message: 3
Date: Thu, 3 Jun 2010 10:10:24 +0200
From: Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] eztabaida "teorikoak" testuetan haragitzen direnean
Message-ID: <303A131E-C7FD-41EE-B05B-093A0891036E a bildua elkar.com>
Content-Type: text/plain; charset=US-ASCII; delsp=yes; format=flowed
interes handiz jarraitu nuen posta-zerrenda honetan berrikitan izan den "bokala + W" amaieradun izenen deklinabideari buruzko eztabaida.
argudio on eta arrazoituak eman zitzaizkigun alde batetik zein bestetik, eta neure baitan zabalik utzi nuen erabakia.
eta horra non, egunotan testu bi iritsi zaizkidan, non "bungalow"
hitza agertzen den.
idazle batek honelaxe darabil: bungalowean, bungalowetik, bungalowera, bungaloweko.
besteak, berriz: bungalowan, bungalowtik, bungalowra, bungalowko.
oraingo honetan, zirt edo zart egin beharko dut.
x.
------------------------------
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago