[itzul] wordfast urruti

Gotzon Egia gotzonegia a bildua gmail.com
Or, Eka 4, 07:51:16, CEST 2010


> Eskerrik asko Karlos eta Gotzon. Orduan, ni oker nenbilen. Gure beharra zen, bulegoan bi itzultzaile bagaude (edo bulego banatan), ea bakoitzak bere lizentzia eduki behar duen. Foru Aldundian, esaterako, itzultzaile bakoitzak bere lizentzia dauka?

Bai, jakina. Kontua da, Karlosek azaldu zuen gisan, bi edo hiru
ordenagailutan instalazio zenbaki bera ateratzen dela (eta, beraz,
lizentzia zenbaki bakar bat behar da), ordenagailu mota, sistema
eragilearen bertsio zehatza eta MS Offce-ren bertsio zehatza berberak
direnean.

Gainerakoan, araua garbi dago: ordenagailu bakoitzak bere lizentzia.

Itzulpen memoriako beste programa batzuen aldean, baina, Wordfast-ek
modu onean saltzen ditu lizentziak.

-- 
Gotzon Egia
gotzonegia a bildua gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago