[itzul] Esloganen gaineko gogoeta
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Eka 3, 15:29:35, CEST 2010
Hori duk hitza, Iņigo!
Horretatik tiraka, eta Gotzonen ildotik, badut anekdotatxo bat aspaldi
samarrekoa.
EMAKUNDEk behiala egindako kanpaina batean (Sorkunde pertsonaia
telebistan, eta egutegi bat biņeta batzuekin), Forges mitikoak egiten
zituen zerak, eta gero niri ematen zizkidaten itzuli edota egokitzeko.
Sorkunderen esketxak zirela eta, behin, Forgesekin zuzenean hitz
egiteko ohorea egokitu zitzaidan. Oso jator eta oso atsegin
elkarrizketa guztia, eta, hala, konfiantza hartu nuen esateko mesede
bat bakarrik eskatzen niola, zilegi bazitzaidan: jakinda euskaratzeko
zirela esaldiak, ez zitzala oinarritu, aukeran, genero gramatikal
hutsean edo, joera duenez, atsotitzetan edo gainerako idiotismoetan.
Baietz eta baietz, bereziki zainduko zuela, nola ez ba.
Imajinatuko duzue nondik nora joango zen hurrengo entrega, baina ezetz
asmatu honenbesterainokorik:
"Unas tienen la fama y otros cardan la lana" (gidari txarra izateaz ari zen)
Tira. Bakoitzak du protestatzeko bere modua, eta nik egokitzapen hau
lerratu nuen, halaxe joan zena, bere laburrean animaleko dotore:
"Astarrak behorrari hankamotz"
Oraindik barre egiten dut barrutik, baina nahiago nukeen Forgesi (eta
horretan dabiltzan guztiei) harako "Hasitzerako pentsatu..." hura,
itzularazi ez bada, ulertarazteko modurik behintzat balego.
2010/6/3 Iņigo Fernández <ifernandez a bildua publis.com>:
> Asier, ados nago orokorrean, baina kontuz, Juanek dioenaren ildotik
> badaude-eta ikusi, bereiztu eta nabarmendu beharreko aldeak:

> Publizitate kanpaina espainiar estatu osoan egin behar dutenek normala da
> iragarkiak gazteleratik abiatuta sortzea. Baina EAErako soilik diren
> kanpainak sortu behar dituztenek, eta hasieratik jakin badakitenek bi
> hizkuntza ofizialetan zabalduko dela kanpaina, nahi duten hizkuntzan sortu
> dezakete iragarkia, baina gutxien-gutxienez, iragarki horrek gero beste
> hizkuntzan ere ondo funtzionatu behar duela kalkulatuz, hau da, mezu
> itzulgarriak proposatuz.

> Demagun kanpaina hau: "Si da, si da; no da, no da. SIDA". Espainieraz sortua
> eta espainieraz bakarrik funtzionatzen duena. Iragarki hori, Ministerio de
> Sanidad espainiarrak zabaltzen badu, pena emango dit, baina gauden egoeran
> egonda, ulergarria egingo zait. Baina kanpaina hori bera EAEn zabaltzeko
> Osakidetzak sinatuko balu, jakinda kanpainak euskaraz ere atera behar duela,
> uste dut eskubide osoa dudala haserretzeko. Zergatik jaso behar ditugu
> euskaldunok beti itzulpenak? Zergatik jaso behar dugu
> publizitate-erredaktore espezializatu batek lan aste askoren ondoren
> sortutako esaldia gazteleraz eta azkar (eta gaizki, ondo samar edo oso ondo)
> egindako itzulpena euskaraz? Zergatik izan behar du euskarak bigarrena, bi
> hizkuntzak "lehenengoak" izan daitezkeenean?

> Nazioarteko kanpainak egiten dituzten markek ondo dakite beren iragarkiek
> herrialde eta hizkuntza ezberdinetan funtzionatu behar dutela. Horregatik,
> ez dituzte hitz jokoak egiten, horregatik ez diote iragarkiaren musikako
> letrari mezuaren zati bat fidatzen eta abar. Horiek askotan (gehienetan)
> itzulezinak direlako. Eta hemen, modernoetan moderno eta globalenek
> espainieraz soilik funtzionatzen duten kanpainak egiten eta
> onartzen/ordaintzen/sinatzen dituzte askotan.

> Nola egingo luke Euskaltelek, adibidez, bere iragarkietako asko (hemen
> aipatzen ditudanak: http://sustatu.com/1261982675) Frantzian ere zabaldu
> nahiko balitu?... Badakite kanpaina horiek ez dituztela Frantzian ere
> zabaldu behar, jakina, baina gazteleraz ez ezik, euskaraz ere zabalduko
> direla badakite, eta hala ere ikusi zer egiten duten...

> Koldo Mitxelenari irakurri nion: "Ez diote itzulpenek ematen literatura bati
> bere maila, berezko obrek baizik". Berdin-berdin gertatzen zaigu
> publizitatean ere. Ez naiz ni defenditzen hasiko EAEn zabaltzekoak diren
> kanpainak beti euskaraz sortu behar liratekeenik. (Komunikagai nagusia
> euskarazko produktu bat, euskara bera edo euskaraz eskaintzen den zerbitzu
> bat baldin bada, orduan bai uste dut euskaraz sortutako euskarazko
> publizitatea egin behar dela). Baina eska dezagun, gutxien-gutxienez, hemen
> zabalduko den kanpaina bat, eta bi hizkuntza ofizialetan zabalduko dena,
> nahi duten hizkuntzan sortuta ere, zertu dezatela kontuan hartuz iragarki
> horrek gero beste hizkuntzan ere ondo funtzionatu behar duela, hau da, mezu
> iltzulezinak ez proposatuz.

> Ez nago kanpotik datorren erdal publizitatea euskaratzearen kontra. Ezta
> gutxiago ere. Oso bestelako kontua da, ordea, hemengo enpresek eta, batez
> ere, erakunde publiko nahiz
> erdi-publikoek duten (edo izan behar luketen) erantzukizuna.

> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de Juan Garzia Garmendia
> Enviado el: 2010ko ekainak 3, osteguna 11:36
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta

> Arrazoi duzu, Asier, kanpoko enpresei dagokien horretan.

> Hala ere, hemengo enpresek eta, batez ere, erakunde publiko nahiz
> erdi-publikoek badute erantzukizuna auzi horretan. Hor euskararena
> serioago hartuko balitz, metodologia aldatu behar litzateke, AZKEN
> UNEAN NOLABAIT itzultzen ez ibiltzeko hasieratik integraturik egon
> behar lukeena (bistan da ez naizela esloganez bakarrik ari).

> Bide batez, hemengoetan fundamentuz ibiltzeak berak eragin behar luke
> kanpokoek ere ahalegina egitea lehiakor izateko maila horretan (euskal
> bezeroon erreakzio eskasa gorabehera).

> Jarrai dezagun sinesten: hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik
> hemendikan...

> 2010/6/3 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:

>> Ez daukat gauza handirik esateko euskaldun publizistei buruz,
> ezpada
>> ze bat natorrela Iņigok bere mezuan eta beste hainbat tokitan
>> (http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/) diozan gauzekin.

>> Publizitatea euskaratzeari buruz, ostera, bai esan nahi nuke
>> zer-edo-zer. Lehenengo eta behin, oro har, badagoela publizitatea
> hizkuntza
>> batetik beste batera itzultzea, eta, horretarako, itzultzaileak
> itzultzaile
>> gisa jardun behar duela, ez publizista gisa.

>> Zilegi ere bada publizitatea itzultzea. Ez zait iruditzen
>> Colhogarrek, Orangek, Pantenek, Gillettek, Vitroclenek edo Fordek
> iragarkiak
>> euskaraz sortu beharra daukatenik, publizitatea euskaraz egiteko.
> Itzultzea
>> aukera ona da. Kexatzekotan, beraz, itzulpena txarra delako kexatu beharko
>> genuke, ez iragarkia gaztelaniaz sortu delako.

>> Itzulpen txarrak etortzen direnean ETBn kexatu egiten gara. Inoiz,
>> iragarkia zuzentzea lortzen dugu. Inoiz, iragarkia ez emititzea lortzen
>> dugu. Baina askotan interes ekonomikoak gailentzen dira, eta ez da egoten
>> zer eginik.

>> Edozelan ere, Euskal Herrian egunero-egunero itzultzen da
>> publizitatea euskarara, oso egokiro, oso txukun, oso emaitza onekin. 2009.
>> urtean ETBk 847 iragarki euskaratzea agindu zuen ETB-1en emititzeko, esate
>> baterako.

>> Publizitatea euskaratzeak dakartzan hizkuntza-arazoei buruz, egiten
>> da gogoeta, eta batzuek egiten dugun gogoeta, gainera, publikoa da.

>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 --> ondorio-perpausak
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 --> jostailuen izenak
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 --> "descubre"
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 --> prezioak
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 --> "recomienda"
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 --> "maquinilla de afeitar"
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1199870832 --> produktuen izenak I
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1214992712 --> produktuen izenak II
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1232967556 --> "ya a la venta"
>> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256815230 --> "ambientador"

>> Zoritxarrez, Iņigok dioen bezala, euskaldunok ez dugu euskarazko
>> publizitatea ez ona saritzen ez txarra zigortzen. (Nolanahi ere den,
> ETBren
>> azken kanpaina ikusi baduzue...).

>> Asier Larrinaga

>> Euskadi
> Irratia Radio
> Euskadi Radio
> Vitoria Gaztea  href="http://www.eitb.com/irratia/eitb-musika/">EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago