[itzul] Esloganen gaineko gogoeta

Iņigo Fernández ifernandez a bildua publis.com
Ast, Eka 3, 14:29:41, CEST 2010

Asier, ados nago orokorrean, baina kontuz, Juanek dioenaren ildotik
badaude-eta ikusi, bereiztu eta nabarmendu beharreko aldeak:

Publizitate kanpaina espainiar estatu osoan egin behar dutenek normala da
iragarkiak gazteleratik abiatuta sortzea. Baina EAErako soilik diren
kanpainak sortu behar dituztenek, eta hasieratik jakin badakitenek bi
hizkuntza ofizialetan zabalduko dela kanpaina, nahi duten hizkuntzan sortu
dezakete iragarkia, baina gutxien-gutxienez, iragarki horrek gero beste
hizkuntzan ere ondo funtzionatu behar duela kalkulatuz, hau da, mezu
itzulgarriak proposatuz.

Demagun kanpaina hau: "Si da, si da; no da, no da. SIDA". Espainieraz sortua
eta espainieraz bakarrik funtzionatzen duena. Iragarki hori, Ministerio de
Sanidad espainiarrak zabaltzen badu, pena emango dit, baina gauden egoeran
egonda, ulergarria egingo zait. Baina kanpaina hori bera EAEn zabaltzeko
Osakidetzak sinatuko balu, jakinda kanpainak euskaraz ere atera behar duela,
uste dut eskubide osoa dudala haserretzeko. Zergatik jaso behar ditugu
euskaldunok beti itzulpenak? Zergatik jaso behar dugu
publizitate-erredaktore espezializatu batek lan aste askoren ondoren
sortutako esaldia gazteleraz eta azkar (eta gaizki, ondo samar edo oso ondo)
egindako itzulpena euskaraz? Zergatik izan behar du euskarak bigarrena, bi
hizkuntzak "lehenengoak" izan daitezkeenean?

Nazioarteko kanpainak egiten dituzten markek ondo dakite beren iragarkiek
herrialde eta hizkuntza ezberdinetan funtzionatu behar dutela. Horregatik,
ez dituzte hitz jokoak egiten, horregatik ez diote iragarkiaren musikako
letrari mezuaren zati bat fidatzen eta abar. Horiek askotan (gehienetan)
itzulezinak direlako. Eta hemen, modernoetan moderno eta globalenek
espainieraz soilik funtzionatzen duten kanpainak egiten eta
onartzen/ordaintzen/sinatzen dituzte askotan.

Nola egingo luke Euskaltelek, adibidez, bere iragarkietako asko (hemen
aipatzen ditudanak: http://sustatu.com/1261982675) Frantzian ere zabaldu
nahiko balitu?... Badakite kanpaina horiek ez dituztela Frantzian ere
zabaldu behar, jakina, baina gazteleraz ez ezik, euskaraz ere zabalduko
direla badakite, eta hala ere ikusi zer egiten duten...

Koldo Mitxelenari irakurri nion: "Ez diote itzulpenek ematen literatura bati
bere maila, berezko obrek baizik". Berdin-berdin gertatzen zaigu
publizitatean ere. Ez naiz ni defenditzen hasiko EAEn zabaltzekoak diren
kanpainak beti euskaraz sortu behar liratekeenik. (Komunikagai nagusia
euskarazko produktu bat, euskara bera edo euskaraz eskaintzen den zerbitzu
bat baldin bada, orduan bai uste dut euskaraz sortutako euskarazko
publizitatea egin behar dela). Baina eska dezagun, gutxien-gutxienez, hemen
zabalduko den kanpaina bat, eta bi hizkuntza ofizialetan zabalduko dena,
nahi duten hizkuntzan sortuta ere, zertu dezatela kontuan hartuz iragarki
horrek gero beste hizkuntzan ere ondo funtzionatu behar duela, hau da, mezu
iltzulezinak ez proposatuz.

Ez nago kanpotik datorren erdal publizitatea euskaratzearen kontra. Ezta
gutxiago ere. Oso bestelako kontua da, ordea, hemengo enpresek eta, batez
ere, erakunde publiko nahiz
erdi-publikoek duten (edo izan behar luketen) erantzukizuna.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: 2010ko ekainak 3, osteguna 11:36
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Esloganen gaineko gogoeta

Arrazoi duzu, Asier, kanpoko enpresei dagokien horretan.

Hala ere, hemengo enpresek eta, batez ere, erakunde publiko nahiz
erdi-publikoek badute erantzukizuna auzi horretan. Hor euskararena
serioago hartuko balitz, metodologia aldatu behar litzateke, AZKEN
UNEAN NOLABAIT itzultzen ez ibiltzeko hasieratik integraturik egon
behar lukeena (bistan da ez naizela esloganez bakarrik ari).

Bide batez, hemengoetan fundamentuz ibiltzeak berak eragin behar luke
kanpokoek ere ahalegina egitea lehiakor izateko maila horretan (euskal
bezeroon erreakzio eskasa gorabehera).

Jarrai dezagun sinesten: hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik
hemendikan...

2010/6/3 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:

>        Ez daukat gauza handirik esateko euskaldun publizistei buruz,
ezpada
> ze bat natorrela Iņigok bere mezuan eta beste hainbat tokitan
> (http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/) diozan gauzekin.

>        Publizitatea euskaratzeari buruz, ostera, bai esan nahi nuke
> zer-edo-zer. Lehenengo eta behin, oro har, badagoela publizitatea
hizkuntza
> batetik beste batera itzultzea, eta, horretarako, itzultzaileak
itzultzaile
> gisa jardun behar duela, ez publizista gisa.

>        Zilegi ere bada publizitatea itzultzea. Ez zait iruditzen
> Colhogarrek, Orangek, Pantenek, Gillettek, Vitroclenek edo Fordek
iragarkiak
> euskaraz sortu beharra daukatenik, publizitatea euskaraz egiteko.
Itzultzea
> aukera ona da. Kexatzekotan, beraz, itzulpena txarra delako kexatu beharko
> genuke, ez iragarkia gaztelaniaz sortu delako.

>        Itzulpen txarrak etortzen direnean ETBn kexatu egiten gara. Inoiz,
> iragarkia zuzentzea lortzen dugu. Inoiz, iragarkia ez emititzea lortzen
> dugu. Baina askotan interes ekonomikoak gailentzen dira, eta ez da egoten
> zer eginik.

>        Edozelan ere, Euskal Herrian egunero-egunero itzultzen da
> publizitatea euskarara, oso egokiro, oso txukun, oso emaitza onekin. 2009.
> urtean ETBk 847 iragarki euskaratzea agindu zuen ETB-1en emititzeko, esate
> baterako.

>        Publizitatea euskaratzeak dakartzan hizkuntza-arazoei buruz, egiten
> da gogoeta, eta batzuek egiten dugun gogoeta, gainera, publikoa da.

> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 --> ondorio-perpausak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 --> jostailuen izenak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 --> "descubre"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 --> prezioak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 --> "recomienda"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 --> "maquinilla de afeitar"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1199870832 --> produktuen izenak I
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1214992712 --> produktuen izenak II
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1232967556 --> "ya a la venta"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256815230 --> "ambientador"

>        Zoritxarrez, Iņigok dioen bezala, euskaldunok ez dugu euskarazko
> publizitatea ez ona saritzen ez txarra zigortzen. (Nolanahi ere den,
ETBren
> azken kanpaina ikusi baduzue...).

> Asier Larrinaga

> Euskadi
Irratia Radio
Euskadi Radio
Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago