[itzul] Soyubeko ibilgayua
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Eka 4, 11:08:38, CEST 2010
Bai, Amaia, baina, eskoletan (horretarako ere, eta Lesakan!) gauza ez
badira --nola "torturatuko" duzu fonetikoki haurtxo bat... irakaslea
bera ere dagoeneko yeista bada, batez ere--, nondik elikatuko dira
hedabideak esatariak prestatzeko?
Eta halakoak azaleko sintometariko batzuk baino ez dira...
Estratega batek, beharbada, esango liguke hurrengo postua ez galtzeko
neurriak hartzea zuhurragoa dela (ergatiboaren txanda dugu, bistan da,
ellea funditu ondoren... hori bai: inor morfofonotraumatu gabe,
pedagogia Q-dunez).
Hori, diot, estratega batek. Pragmatikoek aspaldi eman zuten
erdi-konponbide bat: -il- ahoskatzea -ll- ahoskatzeko lana hartu nahi
ez duenak. Ez dirudi, hala ere, edozertarako balio duenik: "Soilube"
Ni (eta, antza, gutariko asko) suminaren eta irri tristearen artean
hortxe gabiltza halakoen aurrean.
Hizkuntzalari postmoderno asko, hala ere, poz-pozik dabil saltsa
horretan, hizkuntza etengabe aldatuz doala hortxe frogatzen omen dela
eta (ez zaie axola, nonbait, nondik nora -eta nola eta zertara-
aldatzen den)...
Aupa zu, Amaia, etsian ere alabari gogor egiteagatik.
2010/6/4 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>:
> Zoritxarrez, nik ere uste dut bataila galdua dugula. Nire alaba "silla", "illia", "pollita" eta horrelakoak esaten zituen ikastolan hasi zenean; handik gutxira, "irayan" hasi zen urtean betetzen eta panpinak "siyetan" pasiatzen. Lortu dudan gauza bakarra da bera ohartzea bi soinu desberdin direla;nirekin "ellea" erabiltzen du, baina lagunekin, "eyea".
>
> Hala ere, uste dut komunikabideetan bereziki zainduko behar litzatekeela kontu hori.
>
> Egun ona izan!
>
> Amaia
>
>
>
>
> ________________________________
> De: Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: vie,4 junio, 2010 07:53
> Asunto: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua
>
>> Enegarrenez esan behar dut jasanezina egiten zaidala yeismoa irratian.
>> Gaur Solluben autoren batek istripua izan du, eta zirkulazioaren
>> egoeraren berri ematen duenak ya-ye-yuka ekin dio.
>
> Eta zer gertatu zitzayon txoferrari, iya hiya gelditu zala bertan, ez?
>
> --
> Gotzon Egia
> gotzonegia a bildua gmail.com
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago