[itzul] Soyubeko ibilgayua
Agurtzane Mallona
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Or, Eka 4, 09:46:01, CEST 2010
Zelako arrazoia duzuen! Nik ere penatuta entzuten dut zenbat aldiz
esaten didaten "Maiona", eta, okerragoa dena, zelan idazten duten nire
abizena, non eta Bilbon bertan, Mallonako galtzadak hain famatuak
direnean. Alabari irakatsi diot bi fonemak bereizten, baina, Amaiak
dioen bezala, lagunekin bestera esaten du. Hemen ere gaztelaniaren joera
irabazle.
Agurtzane
Amaia Lasheras(e)k dio:
> Zoritxarrez, nik ere uste dut bataila galdua dugula. Nire alaba "silla", "illia", "pollita" eta horrelakoak esaten zituen ikastolan hasi zenean; handik gutxira, "irayan" hasi zen urtean betetzen eta panpinak "siyetan" pasiatzen. Lortu dudan gauza bakarra da bera ohartzea bi soinu desberdin direla;nirekin "ellea" erabiltzen du, baina lagunekin, "eyea".
>
> Hala ere, uste dut komunikabideetan bereziki zainduko behar litzatekeela kontu hori.
>
> Egun ona izan!
>
> Amaia
>
>
>
>
> ________________________________
> De: Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: vie,4 junio, 2010 07:53
> Asunto: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua
>
>
>> Enegarrenez esan behar dut jasanezina egiten zaidala yeismoa irratian.
>> Gaur Solluben autoren batek istripua izan du, eta zirkulazioaren
>> egoeraren berri ematen duenak ya-ye-yuka ekin dio.
>>
>
> Eta zer gertatu zitzayon txoferrari, iya hiya gelditu zala bertan, ez?
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago