[itzul] Soyubeko ibilgayua

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Al, Eka 7, 10:05:14, CEST 2010

Irakaslea naizen honek -"lia" ariketak egiten ditut ikasleekin eta batzuetan
ondo ahoskatzea lortzen dute. Hala ere, ezintasun nabaria dutenei "maila"
ahoskatzeko esaten diet eta ez "maya". Izan ere, oraindik bazter batzuetan
ez da egiten bustidura hori. Gure aldean "mutilé" eta "dinósù" esaten da,
beraz benetako ahoskerak dira.

Kepa Diegez

<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2010eko ekaren 07a 09:48):

> Esango nuke ariketa 'mu-ti-lia' dela (hiru silabatan), 'soi-liu-be' bezala.

> Jon

> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Garikoitz Knörr de Santiago
> Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko ekainak 4 15:21
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

> Tira, logopeda ez naizen arren (Gotzonen azken mezua irakurri dut, eta
> dioenarekin bat nator), hona hemen ariketa erraz baina --ezagutu ditudan
> kasu gehientsuetan, behintzat-- harrigarriro eraginkorra:

> Muti[ll]a ahoskatzen ikasteko, 'mu-ti-li-a' segida behin eta berriz
> errepikatzea, gero eta bizkorrago. Gauza bera 'botila'rekin: bo-ti-li-a,
> bo-ti-li-a, bo-ti-li-a...

> 'Sollube'rekin ere funtzionatu beharko luke: soi-liu-be, soi-liu-be,
> soi-liu-be...

> Garikoitz K.

> >       Ez dakit asko konponduko dugun, baina datorren astean geratu naiz
> > trafikoaren berri ematen duen esatariarekin, eta ariketa batzuk egingo
> > ditugu.

> >       Bide batez, ez du inork edukiko [ll] lantzeko materialik, ezta?
> > Biziki eskertuko nioke eskuratuko balit.

> > Asier Larrinaga

> > -----Original Message-----
> > From: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> > Sent: Friday, June 04, 2010 1:08 PM
> > To: itzul a bildua postaria.com
> > Subject: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

> > Ahalegina egin zezakeen, ahoskera txarra saihestearren, |ibilgai-lua|
> > ahoskatzeko edo "autoa" esateko, eta, "Sollube" txarto esan beharrean,
> > "Bakiotik Bermeora bidean dagoen mendatea", hau da, hotzeriak jota
> sudurra
> > mukiz beteta daukagunean sudurkaririk gabeko hitzak aukeratzen saiatzen
> > garenean bezalaxe. Baina horretarako gaitza diagnostikatuta eduki behar
> > zuen, eta oraindik ez da jabetu halakoa (Ez dauka inor esateko? Nork eman
> > zion langintza hori -besteoi belarria zigortzekoa-?).

> > Txarrena, hala ere, ez da batzuen ezintasuna (ez dago ezinik, akats
> > fisikorik ez badago, ikasi eta kito), besteen zabarkeria baizik. Batzuk
> gai
> > dira ahoskatzeko, baina lotsatu egiten dira, modernoagoa omen delako
> > yeismoa. Gaztetu egiten omen zaitu, to!

> > Estrategak behar ditugu, bai; ni, ostera, tropakoa naiz, azkena hil arte
> > galdutzat ematen ez dutenetakoa.

> > Jon

> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> > izenean: Juan Garzia Garmendia
> > Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko ekainak 4 11:09
> > Nori: ItzuL
> > Gaia: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

> > Bai, Amaia, baina, eskoletan (horretarako ere, eta Lesakan!) gauza ez
> > badira --nola "torturatuko" duzu fonetikoki haurtxo bat... irakaslea
> > bera ere dagoeneko yeista bada, batez ere--, nondik elikatuko dira
> > hedabideak esatariak prestatzeko?

> > Eta halakoak azaleko sintometariko batzuk baino ez dira...

> > Estratega batek, beharbada, esango liguke hurrengo postua ez galtzeko
> > neurriak hartzea zuhurragoa dela (ergatiboaren txanda dugu, bistan da,
> > ellea funditu ondoren... hori bai: inor morfofonotraumatu gabe,
> > pedagogia Q-dunez).

> > Hori, diot, estratega batek. Pragmatikoek aspaldi eman zuten
> > erdi-konponbide bat: -il- ahoskatzea -ll- ahoskatzeko lana hartu nahi
> > ez duenak. Ez dirudi, hala ere, edozertarako balio duenik: "Soilube"

> > Ni (eta, antza, gutariko asko) suminaren eta irri tristearen artean
> > hortxe gabiltza halakoen aurrean.

> > Hizkuntzalari postmoderno asko, hala ere, poz-pozik dabil saltsa
> > horretan, hizkuntza etengabe aldatuz doala hortxe frogatzen omen dela
> > eta (ez zaie axola, nonbait, nondik nora -eta nola eta zertara-
> > aldatzen den)...

> > Aupa zu, Amaia, etsian ere alabari gogor egiteagatik.

> > 2010/6/4 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>:
> >> Zoritxarrez, nik ere uste dut bataila galdua dugula. Nire alaba "silla",
> > "illia", "pollita" eta horrelakoak esaten zituen ikastolan hasi zenean;
> > handik gutxira, "irayan" hasi zen urtean betetzen eta panpinak "siyetan"
> > pasiatzen. Lortu dudan gauza bakarra da bera ohartzea bi soinu desberdin
> > direla;nirekin "ellea" erabiltzen du, baina lagunekin, "eyea".

> >> Hala ere, uste dut komunikabideetan bereziki zainduko behar litzatekeela
> > kontu hori.

> >> Egun ona izan!

> >> Amaia

> >> De: Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com>
> >> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> >> Enviado: vie,4 junio, 2010 07:53
> >> Asunto: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

> >>> Enegarrenez esan behar dut jasanezina egiten zaidala yeismoa irratian.
> >>> Gaur Solluben autoren batek istripua izan du, eta zirkulazioaren
> >>> egoeraren berri ematen duenak ya-ye-yuka ekin dio.

> >> Eta zer gertatu zitzayon txoferrari, iya hiya gelditu zala bertan, ez?

> >> Gotzon Egia
> >> gotzonegia a bildua gmail.com
> >> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

> > Euskadi
>  Irratia Radio
>  Euskadi Radio
>  Vitoria Gaztea  href="http://www.eitb.com/irratia/eitb-musika/">EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago