[itzul] Soyubeko ibilgayua

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Eka 7, 09:48:16, CEST 2010

Esango nuke ariketa 'mu-ti-lia' dela (hiru silabatan), 'soi-liu-be' bezala.

Jon

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Garikoitz Knörr de Santiago
Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko ekainak 4 15:21
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

Tira, logopeda ez naizen arren (Gotzonen azken mezua irakurri dut, eta dioenarekin bat nator), hona hemen ariketa erraz baina --ezagutu ditudan kasu gehientsuetan, behintzat-- harrigarriro eraginkorra:

Muti[ll]a ahoskatzen ikasteko, 'mu-ti-li-a' segida behin eta berriz errepikatzea, gero eta bizkorrago. Gauza bera 'botila'rekin: bo-ti-li-a, bo-ti-li-a, bo-ti-li-a...

'Sollube'rekin ere funtzionatu beharko luke: soi-liu-be, soi-liu-be, soi-liu-be...

Garikoitz K.

> 	Ez dakit asko konponduko dugun, baina datorren astean geratu naiz
> trafikoaren berri ematen duen esatariarekin, eta ariketa batzuk egingo
> ditugu.

> 	Bide batez, ez du inork edukiko [ll] lantzeko materialik, ezta?
> Biziki eskertuko nioke eskuratuko balit.

> Asier Larrinaga

> -----Original Message-----
> From: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> Sent: Friday, June 04, 2010 1:08 PM
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

> Ahalegina egin zezakeen, ahoskera txarra saihestearren, |ibilgai-lua|
> ahoskatzeko edo "autoa" esateko, eta, "Sollube" txarto esan beharrean,
> "Bakiotik Bermeora bidean dagoen mendatea", hau da, hotzeriak jota sudurra
> mukiz beteta daukagunean sudurkaririk gabeko hitzak aukeratzen saiatzen
> garenean bezalaxe. Baina horretarako gaitza diagnostikatuta eduki behar
> zuen, eta oraindik ez da jabetu halakoa (Ez dauka inor esateko? Nork eman
> zion langintza hori -besteoi belarria zigortzekoa-?).

> Txarrena, hala ere, ez da batzuen ezintasuna (ez dago ezinik, akats
> fisikorik ez badago, ikasi eta kito), besteen zabarkeria baizik. Batzuk gai
> dira ahoskatzeko, baina lotsatu egiten dira, modernoagoa omen delako
> yeismoa. Gaztetu egiten omen zaitu, to!

> Estrategak behar ditugu, bai; ni, ostera, tropakoa naiz, azkena hil arte
> galdutzat ematen ez dutenetakoa.

> Jon

> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko ekainak 4 11:09
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

> Bai, Amaia, baina, eskoletan (horretarako ere, eta Lesakan!) gauza ez
> badira --nola "torturatuko" duzu fonetikoki haurtxo bat... irakaslea
> bera ere dagoeneko yeista bada, batez ere--, nondik elikatuko dira
> hedabideak esatariak prestatzeko?

> Eta halakoak azaleko sintometariko batzuk baino ez dira...

> Estratega batek, beharbada, esango liguke hurrengo postua ez galtzeko
> neurriak hartzea zuhurragoa dela (ergatiboaren txanda dugu, bistan da,
> ellea funditu ondoren... hori bai: inor morfofonotraumatu gabe,
> pedagogia Q-dunez).

> Hori, diot, estratega batek. Pragmatikoek aspaldi eman zuten
> erdi-konponbide bat: -il- ahoskatzea -ll- ahoskatzeko lana hartu nahi
> ez duenak. Ez dirudi, hala ere, edozertarako balio duenik: "Soilube"

> Ni (eta, antza, gutariko asko) suminaren eta irri tristearen artean
> hortxe gabiltza halakoen aurrean.

> Hizkuntzalari postmoderno asko, hala ere, poz-pozik dabil saltsa
> horretan, hizkuntza etengabe aldatuz doala hortxe frogatzen omen dela
> eta (ez zaie axola, nonbait, nondik nora -eta nola eta zertara-
> aldatzen den)...

> Aupa zu, Amaia, etsian ere alabari gogor egiteagatik.

> 2010/6/4 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>:
>> Zoritxarrez, nik ere uste dut bataila galdua dugula. Nire alaba "silla",
> "illia", "pollita" eta horrelakoak esaten zituen ikastolan hasi zenean;
> handik gutxira, "irayan" hasi zen urtean betetzen eta panpinak "siyetan"
> pasiatzen. Lortu dudan gauza bakarra da bera ohartzea bi soinu desberdin
> direla;nirekin "ellea" erabiltzen du, baina lagunekin, "eyea".

>> Hala ere, uste dut komunikabideetan bereziki zainduko behar litzatekeela
> kontu hori.

>> Egun ona izan!

>> Amaia

>> De: Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com>
>> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> Enviado: vie,4 junio, 2010 07:53
>> Asunto: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

>>> Enegarrenez esan behar dut jasanezina egiten zaidala yeismoa irratian.
>>> Gaur Solluben autoren batek istripua izan du, eta zirkulazioaren
>>> egoeraren berri ematen duenak ya-ye-yuka ekin dio.

>> Eta zer gertatu zitzayon txoferrari, iya hiya gelditu zala bertan, ez?

>> Gotzon Egia
>> gotzonegia a bildua gmail.com
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

> Euskadi  Irratia Radio  Euskadi Radio  Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago