[itzul] Máximo goleador

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Eka 9, 12:59:03, CEST 2010


Ez dakit nork har lezakeen 'golegile' astakeriatzat. Ondo eratutako hitza
da, eta Hiztegi Batuan sarrera da, gainera.
Ez dut ondo ulertu zeri deritzozun 'golegile' lexikalizatzea. Loturik
idazteari buruz ari bazara, kontua da ' X egin' den edozein aditzetatik
erator daitekeela izen bat '-gile' atzizkia erantsita (-gile atzizki
emankorra da; -gin/-kin, berriz, ez dugu emankortzat, ezta? Ez zaigu
bururatzen, 'golgina' edo 'golkina' egitea). Baina zalantza izan liteke ea
'golegile' ala 'golgile' egin behar den, 'oihalgile', 'pastelgile' eta
'upelgile' bezala. Baina, esan bezala, 'golegile' araututa dago.

Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak




Eta loturari dagokionez (loturik ala marratxoz bereizirik), printzipioz
loturik. Marratxoa erabiltzen da kakofonia saihesteko (adibidez "gigile" ez
gertatzeko, edo kontsonante-taldeak gertatzen direnean). Adibidez (denak
Hiztegi Batutik atera ditut):
argi-egile, gaizki-egile, hots-egile, zin-egile (inork ez nahasteko
'zinegile' jarriz gero, 'zinemagile'rekin)

2010/6/9 Itzultzailea - Eibarko Udala <itzultzaile a bildua eibar.net>

>
> Aspaldiko!
>
> Beti bezala presaka eta korrika...
> Nola erabiltzen duzue? Hala ere ohartxo bat: idatzi baterakoa da.
>
> A) Golegile handiena
> B) Golegileena
> C) Golegile nagusia
> D) Gol gehien sartu dituena
>
> * astakeritzat hartuko dute batzuk baina nik "golegile" lexikalizatu egingo
> nuke. Zer deritzozu?
>
> Mila esker
>
> Begoña Azpiri
> Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
> Telefonoak: 943708421/23
> emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago