[itzul] romeo eta julieta

Errea Cleix Inma i.errea a bildua pamplona.es
Ost, Eka 30, 09:11:39, CEST 2010


	Egun on,
	Ez dakit garaiz nabilen...
	Koldo Mitxelena kulturunean duzu ondoko hau:

AMICUS zenbakia: 	000000082432
Egileak: 	Shakespeare, William,
Larrakoetxea, Bedita Jon,
Izenburua: 	W. Shakespeare'ren antzerki guzti-guztiak euskeraz / Larrakoetxea'tar Bedita Y.'ek euskerazturik.
Saila: 	Kardaberaz bilduma ; 7, 11-15
Notak: 	5 bol. ; 22 cm
Aleetako bat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Fondotik etorria
6 t. 5 bol.-etan
Aurkibideak
Edukia: 1. Komediak-A. - 2. Komediak-B. - 3-4. Egintzak. - 5. Odol antzerkiak-A. - 6. Odol antzerkiak-B
Editorea: 	Tolosa : Librería Técnica de Difusión, 1974-1976.
DCU: 	820-2"15"


	Bilduma horren bosgarren zenbakian (Odol antzerkiak A) "Erromi eta Yulene" izenburua (ez dakit seguru izenburua hala den, buruz ari naizelako) daraman itzulpena duzu. Jakina, garai hartako euskaraz egina da...
Liburua Kulturenean bertan kontsulatzen ahal duzu, arazorik gabe (nik egin dut).
Balio dizulakoan,
inma errea

> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Gotzon Egia
> Enviado el: martes, 29 de junio de 2010 14:56
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] romeo eta julieta
> 
> 
> > Ba al daki inork Shakespearen Romeo and Juliet obra 
> euskaratuta dagoen?
> 
> Xabier Mendiguren Bereziartuk 1995ean Senez aldizkarian 
> argitaratutako 
> «William Shakespeareren antzerki-lana euskaraz» artikuluaren 
> 8. oharrean 
> dio:
> 
> «8. Euskal Telebistaren artxiboetatik jasotako informazioaren 
> arabera, 
> oraindainokoan itzuli eta bikoizturiko Shakespeareren obrak 
> honako hauek 
> dira, baina beste zenbait ere kontrataturik daude:
> 
> All's well that ends well (Ondo dago ondo amaitzen dena); Anthony and 
> Cleopatra (Antonio eta Kleopatra); As you like it (Zeuk nahi 
> duzunez)*; 
> Cymbeline (Cymbeline); Hamlet (Hamlet); Henry IV (Endrike IV); Henry 
> VIII (Endrike VIII)*; Julius Caesar (Julio Zesar)*; King Lear (Lear 
> Erregea); Macbeth (Macbeth); Measure for Measure (Neurriari 
> neurriaz)*; 
> Merchant of Venice, The (Veneziako Merkataria); Merry wives 
> of Windsor, 
> The (Windsor-eko Emazte Alaiak); Midsummer Night's Dream, A 
> (Ekain-gaueko Ametsa); Othello (Othello); Richard II (Richard 
> II); Romeo 
> and Juliet (Romeo eta Julieta); Taming oh the Shrew, The (Piztiaren 
> heziketa); Timon of Athens (Atenasko Timon); Tragedy of 
> Coriolanus, The 
> (Koriolanoren Tragedia); Winter's Tale, A (Negu-ipuina).
> 
> Izartxoz (*) markaturiko obrak Antzertik argitaratu zituen 
> bere garaian.»
> 
> http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/19950901/mendiguren
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago