[itzul] "Café sostenible"
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Mar 3, 16:50:02, CET 2010
Bestalde, lehen esan dudana biribiltze aldera, hau baino aukera hoberik, kafe makinan, testuinguru elebidunean, 'iraunkor' berba adiera honetan euskaldun guztiei, edo bulegariei behintzat, zabaltzeko, ez zait besterik bururatzen.
Didaktika ere landu behar da eta.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: asteazkena, 2010.eko martxoak 3 15:54
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] "Café sostenible"
'Kafe iraunkorra' "café sostenible" ezegokia bezain egokia da, nire iritziz.
Gainera erdarazkoa bezain polisemikoa, eta hura bezain iradokitzailea, edo gehiago, kafeaz ari garelarik.
'Iraunkor' "sostenible"rekin identifikatzen hasi berri garen euskaldunok gero eta gehiago izaki, ezingo gara orain eraldaketan hasi, Euskaltzaindia baino zuzenzaleago... diot nik.
Jon Agirre
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Karmel Uribarren
Bidaltze-data: asteazkena, 2010.eko martxoak 3 14:51
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Café sostenible"
vegiluz a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Bai, ziur?? Ez dakit ba.
>
> Bada Jaurlaritzako kafe makinetan: sostengarri kafea!!!
> Horrek bai tripako mina!
>
>
>
>
>
> Veronica Egiluz
>
>
Hortik dator... kontu guztia...
Euskara teknikariak esan dit 'sostengarri kafea' jartzen duela kafe
makina batean... eta aldatu egin behar dugula....
eta proposamenik ba ote dudan... eta nik zuei galdetu....
Eskerrik asko
Karmel Uribarren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago