[itzul] "Café sostenible"

Ignazio Harrieta Egia i.stony a bildua arrakis.es
Ost, Mar 3, 23:35:08, CET 2010


giharrak nekatuko balituzte gehiexeago, ezta?
aukera bestelako bat otu berri zaidak...

"kafe honek ez du kikararen beharrik bereari eusteko"


El 03/03/2010, a las 18:44, Juan Garzia Garmendia escribió:

> Uste diat, Gotzon, alferrik samar gabiltzala bazternahasle iraunkor
> arduratsuok; jende (eta are itzultzaile!) gehien-gehienak ia edozer
> nahiago duela, alegia, erdarazko formulazioak auzitan jartzea eta
> burua (euskaraz) apur bat nekatzea baino lehen.
>
> Bidenabar: ez aipa halako hizkuntza exotikorik, gaztelania duk-eta
> Hizkuntza gurean.
>
> Gaztelania, eta kultiteknoparlantzia harro-putza: txostengarriak,  
> baiki.
>
> Eta halaxe doakigu.
>
> 2010/3/3 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>>> Kafe kontzientzia-lasaigarria?
>>> Kafe politikoki zuzena?
>>> Kafe jatorra?
>>>
>>> Nolanahi ere, ia edozein esamolde izango da "café sostenible" baino
>>> egokiagoa, "kafe iraunkorra" barne.
>>
>> Izan ere, frantsesez eta gazteleraz «cafe responsable» ikusten da  
>> maiz, eta
>> ingelesez «socially responsible coffee», esaten ari garen «baliabide
>> iraunkorrak erabiliz landutako kafe» hori izendatzeko.
>>
>> Ikuspegi hori baliatuz, «kafe arduratsua»?
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago