[itzul] "Café sostenible"

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 4, 09:35:20, CET 2010


Tira, ez da gaitzik ados ez izatean, eta, beraz, ez sentitu, Xabier.

Hala ere, gai bat baino gehiago dugu hor: itzulpenaren filosofia,
psikologia eta pragmatika bera, batetik, eta, bestetik, joerak joera,
ea Euskaltzaindiaren erabakiak etengabe maiseatzen ibiltzea komeni
den.

Bigarrenaz, nigatik, nahi duena sosteni beza Pereira bakoitzak, baina
egiteko daukagunari ez ekiteko aitzakia galanta deritzot nik, eta
denbora-galtze hutsa gehienetan.

Lehenaz, patxadaz eta ondo antolaturik, onuragarria litzateke
eztabaida, eta are premiazkoa, desadostasun hain oinarrizkoak ikusita
(eztabaida diot, ez iritzi-guda).

Larunbateko biltzarra ttipi geratuko zaigu noski horretarako, eta hau
ere ez da noski plazarik egokiena zezen horri adarretatik (eta zer
guztietatik) behar bezala heltzeko, baina, etengabea behar genukeenez
hausnarketa hori (itzulpengintzaren estrategia osoa dago jokoan),
honela jarraitu beharko dugu oraingoz, nork bere iritzia emanez
kasuan-kasuan.

Erabateko Eztabaida Estrategiko horrek, beldur naiz, itxaron egin
beharko du pixka batean. Hala ere, Bibliarekin nago hor (filosofiak
filosofia): beren obretatik ezagutuko dituzue.

Bizi uros.

2010/3/3 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>:
> Sentitzen dut, Juan, baina horretan ez nago ados zurekin.
>
> Lehenik eta behin, aurreko mezuan ahaztu egin zait aipatzea "sustainable coffee" Googlen begiratu besterik ez dagoela egin behar, eskaintzen duen emaitza-samalda ikusteko. Ingelesaz ari naiz, alegia, eta ez gaztelaniari buruz (soilik). Begiratu, baita ere, frantsesez.
>
> Ukitu duzun gaia oso interesgarria iruditzen zait, eta gogoeta-mordo baterako ematen duela ezin uka (ene! EIZIEk larunbatean egitekoa duen/dugun batzar nagusian elkar ikusi behar al dugu?). Baina mezu honek nahitaez laburra izan behar duenez, bakar-bakarrik honako hau esan nahi nuke: gure inguruko hizkuntzetatik heldutako "kutsadura"tik ihes egiteko irrikak ez gintuzke eraman beharko, nire uste apalean, beste hizkuntzetako esamolde batzuk gutxiesten eta irrigarritzat joarazten dituen halako "jatorkeria" batera, zeinak, kasu asko eta askotan, esanahi-erronka bati adarretatik heltzeko gogorik eza ezkutatzea beste funtziorik betetzen ez baitu.
>
> Izan ere, batek bere inguruko hizkuntzetan "café sostenible", "sustainable coffee" edo "café durable" handik eta hemendik ikusten dituenean, komeni litzaioke pentsatzen hastea "bekatua" ez dagoela, agian, bidegabeki jipoituriko espresio horretan.
>
> Tira, hizketagai polita daukagu hurrengo baterako.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
> Enviado el: miércoles, 03 de marzo de 2010 18:45
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] "Café sostenible"
>
> Uste diat, Gotzon, alferrik samar gabiltzala bazternahasle iraunkor
> arduratsuok; jende (eta are itzultzaile!) gehien-gehienak ia edozer
> nahiago duela, alegia, erdarazko formulazioak auzitan jartzea eta
> burua (euskaraz) apur bat nekatzea baino lehen.
>
> Bidenabar: ez aipa halako hizkuntza exotikorik, gaztelania duk-eta
> Hizkuntza gurean.
>
> Gaztelania, eta kultiteknoparlantzia harro-putza: txostengarriak, baiki.
>
> Eta halaxe doakigu.
>
> 2010/3/3 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>>> Kafe kontzientzia-lasaigarria?
>>> Kafe politikoki zuzena?
>>> Kafe jatorra?
>>>
>>> Nolanahi ere, ia edozein esamolde izango da "café sostenible" baino
>>> egokiagoa, "kafe iraunkorra" barne.
>>
>> Izan ere, frantsesez eta gazteleraz «cafe responsable» ikusten da maiz, eta
>> ingelesez «socially responsible coffee», esaten ari garen «baliabide
>> iraunkorrak erabiliz landutako kafe» hori izendatzeko.
>>
>> Ikuspegi hori baliatuz, «kafe arduratsua»?
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago