[itzul] Lagarta del pino
Echegaray Agara, Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON)
jon.etxegarai.agara a bildua cfnavarra.es
Or, Mar 5, 08:15:18, CET 2010
Arrazoi duzu, "Lagarta del pino" ez da, noski, "Thaumetopoea pytiocampa", hau da, pinu-beldarra, baizik eta "Macaronesia fortunata"; hori lepidopteroa da eta txikizio galantak eragiten ditu, batez ere, Kanariar Uharteetan, endemikoa den Pinus canariensis espezieen pinudietan.
Ez dago, ez, edo nik ez dut bilatu behinik behin, horretarako euskarazko ordainik, baina toki askotan irakur daiteke "Lagarta del pino, también llamada mariposa nocturna..". Mariposa nocturna galdetuz gero, erantzun franko jasoko dituzu. Agian, lehenbiziko izena aipatu uharteetan emanikoa da eta bigarrena, berriz, normalizatuago edo zabalduagoa.
Hortaz, nik ez nuke inolako zalantzarik izanen, bertzerik ezean, tximeleta hitzaren laguntako hiru hauetako bat erabiltzeko:
gau-
gaueko
gautar
Baliagarri izanen duzulakoan
Jon Etxegarai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de amitza2
Enviado el: jueves, 04 de marzo de 2010 14:08
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Lagarta del pino
Eskerrik asko, Martin, hartu duzun lanagatik.
Topatua nuen, jadanik, "pinu-beldar". Ondoko testua irakurri dudanean,
ordea, zalantza sortu zait:
"Otras especies de artrópodos, la mayoría insectos, como el escarabajo de la
patata (figura 7.28), la lagarta del pino (figura 7.30), la procesionaria
del pino o el taladro del maíz, provocan grandes destrozos..."
Hori irakurrita, nik bi gauza desberdintzat hartu ditut "lagarta del pino"
eta "procesionaria del pino". Horregatik egin dut galdera.
T.A.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de martin-rezola a bildua ej-gv.es
Enviado el: jueves, 04 de marzo de 2010 13:02
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Lagarta del pino
«Pinu beldarra»
Idatz ezazu bilatzailean "Thaumetopoea pityocampa" eta "pinuaren" eta
informazio ugari aurkituko duzu.
Martin
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: amitza2
Bidaltze-data: jueves, 04 de marzo de 2010 12:17
Nori: 'ItzuL'
Gaia: [itzul] Lagarta del pino
Nola da, euskaraz, artropodo belarjale hori?
Eskerrik asko.
T.A.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago