[itzul] del robo y hurto de uso de vehículos
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ost, Mar 10, 09:03:40, CET 2010
Patxik ongi dioen bezala, bereizketa terminologikoa era arbitrarioan egin
da, baina ez dut uste bestela egiteko aukera handirik zegoenik.
Hori alde batera utzita, gehitu nahi nuke "robo de uso" eta "hurto de uso"
direla hemen pertinenteak. Beraz, nire uste apalean, honela beharko luke:
Ibilgailuen erabilera-lapurreta eta -ebasketa
edo, hizkuntza arruntagoan esanda:
ibilgailuak erabiltzeko lapurtzea edo ebastea.
Izan ere, beste pertsona baten autoa "orratzak etzateko" ebasten badugu eta
gure "erabilera" hori ez bada 48 ordutara iristen, falta bat egingo genuke
baina ez deliturik. Gauza justuagorik!
Euskararen Udal Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago