[itzul] del robo y hurto de uso de vehículos
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Mar 10, 09:46:40, CET 2010
Zurea irakurrita, beste gabe bururatu zaidana da, agian "del robo y
hurto de uso de vehículos", ez dela zuk diozun < "robo de uso" eta
"hurto de uso">, baizik eta bi gauza desberdin. Batetik , autoaren
LAPURRETA (saltzeko edo ...), eta bestetik, SOILIK ERABILTZEKO EDO
HARTZEA denbora baterako "hurto de uso". Bat-bateko burutazioa. Beste
gabe. Ondo izan
Bittor
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org(e)k dio:
> Patxik ongi dioen bezala, bereizketa terminologikoa era arbitrarioan egin
> da, baina ez dut uste bestela egiteko aukera handirik zegoenik.
>
> Hori alde batera utzita, gehitu nahi nuke "robo de uso" eta "hurto de uso"
> direla hemen pertinenteak. Beraz, nire uste apalean, honela beharko luke:
>
> Ibilgailuen erabilera-lapurreta eta -ebasketa
>
> edo, hizkuntza arruntagoan esanda:
>
> ibilgailuak erabiltzeko lapurtzea edo ebastea.
>
> Izan ere, beste pertsona baten autoa "orratzak etzateko" ebasten badugu eta
> gure "erabilera" hori ez bada 48 ordutara iristen, falta bat egingo genuke
> baina ez deliturik. Gauza justuagorik!
>
>
>
>
>
>
> Euskararen Udal Patronatua
>
>
> udala_euskara a bildua donostia.org
>
>
> http://www.euskaraz.net
>
--
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago