[itzul] Umore tanta bat (interpretea alkauete)

Joxe Mari Berasategi jxmbera a bildua euskalnet.net
Ast, Mar 11, 18:49:47, CET 2010


Xabier, aspaldiko

Hik Itzulen jarritako interprete=alkauete ziria irakurri berritan topatu
diat Xabier Kintanak jasotako beste hau, interprete=automata kontuaz.

Ondo izan,

Joxe Mari Berasategi  

<<Juri Zytsar, bere ohiko irakasle-lanaz gainera, Errusiako gobernuak
eskaturiko zeregin berezietan ere ibili zen, itzultzaile moduan, adibidez.
Behin Nazio Batuen bilera batean jardun beharra izan zuen. Antza denez,
tentsio handiko arazoa eztabaidatzen zen han, eta berari zegokion
ingeles-errusiera arteko interprete-lana egitea. Lan horretan luzaro ibili
eta gero, itzultzaile-kabinatik irten ondoren, berarekin hara joandako
lagunek ea gaia eta eztabaidak zeri buruz izanak ziren galdetu omen zioten.
Jurik honela ihardetsi omen zien: "Zer dakit nik ba! Nola nahi duzue,
besteek diotena entzuten eta itzultzen nabilela, batera, nik esaten dudanaz
ere konturatzea? Itzultzea bera ere asko eta sobera izan dut!". Une
horietan, antza, automata hutsa bilakatzen zen, zioena ere ulertu gabe.>>
[Erabili.com/Iritzi-muinetik-etik hartutako zatia (Juri Vladimirovitx
Zytsar-i, in memoriam 2010-02-26 / 08:45 / Euskaltzaindiak Donostian 2010eko
urtarrilaren 29an egin zuen ageriko bilkuran Xabier Kintanak aurkeztutako
hilberri txostena)]


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Aixe, S.L.
Enviado el: osteguna, 2010.eko martxoak 11 13:46
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Umore tanta bat (interpretea alkauete)


Beste zerbaiten bila nenbilela, pasadizo hau aurkitu dut Interneten. Barre 
txikia eragin dit, eta, itzulpengintzarekin zerikusia baduenez, hona 
ekartzea pentsatu dut.

«Joan zitzaigun Juan San Martin, baina idatzita utzi zigun ondarea itzela 
da. Zirikaden artean, interprete lanari buruzko hau:

"Behin plaentxiatar bat eta eibartar bat, Madrilera juan ei ziran tratu 
kontuko biaje batera. Ostatuan sartu ziranian, baztartxo batian arpegi 
ezauneko bat ikusi zeben prantsez antzerako bikin berbetan, eta esan zetsan 
plaentxiatarrak eibartarrari:

- Hi, hori hor dagon-hori, eztok-pa eibartarra?
- Bai, hori etxe honetan interprete dagok.
- Da, zer dok hori?
- Ba -diño eibartarrak-, horrek inglesakin ta prantzezakin doianian, batak 
esatetsan guztia bestiari kontatzen jetsak.
- Eta horri zelan deitzen detsela esan dok?
- Interprete.
- Ba, guk, Plaentxian, holakueri 'alkauete' deitzen jetsagu."»

Oier Araolaza: «Izurri berria, berria izurri». Argia, 2025. zenbakia 
(2006-01-29).



Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>


 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago