[itzul] amago de portabilidad
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Mar 12, 09:21:24, CET 2010
Ados nago zurekin, kasu konkretuan. Maila teorikoan ari nintzen:
Askotan gaztelaniazko terminoekiko akritikoak gara; zuk esaten zenuen "nahiz eta gaztelaniaz zer den badakidan". Hor dago gakoa, euskaraz zer den jakitea baino ez zaigu falta (ordain hori nahiz dena delakoa, terminoa baldin bada, baina maila teorikoan jarraitu nahi dut, kasu konkretua ahaztuta). Euskarazkoaz zenioena ("horiek irakurrita ez nuke ezer ulertuko") erdarazkoaz ere balio du, baina ez dugu esaten, badakigulako. Egoera horri egin diot iruzkina ez itzulpen edo ordain konkretuari. Eta hori gertatzen zaigu esan gabe, konturatu gabe, gehienetan.
Noizbait iritsiko ahal gara 'eramangaitasun itxura' gaztelaniaz nola esaten den galdetzera, euskarazko sasitermino itxuragabea zer den badakigun arren gaztelaniazko ordain posibleak ez ditugulako irakurrita ulertzen. Ez dut esperantza galdu nahi.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maider Madariaga
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko martxoak 11 17:22
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] amago de portabilidad
Benetan? Ba ikusita gaztenaliazkoa ere itzulpena dena esango nuke beste aukera baten bat bazegoela; horretarako nik gurago "portabilitatea" behintzat horrela gaztelaniazkoaren (edo ingeleseko berbaren) "oihartzuna" errazagoa zait.
Egia da berba/adiera/termino berriak ikasi behar direla baina horiek "sortzen" zabiltzala itzulpen ilun bat ematea jatorrizko hizkuntzan ere iluna delako ... ba ez nago ados, ezin daiteke arrazoi bat izan, bide errazetik jotzea da.
Nik neuk Sebasek proposatutakoaren bidetik egingo nuke: (bezero zaren aldetik) beste konpainia batera zoazelako itxurak egin. Testuingurua beharko nuke, agian ez du horrelako esaldirik sartzeko aukerarik.
Eta berriro helduko diot terminoaren kontutxo horri. Demagun terminoa dela (zalantzan jartzen dut), ezin dezakegu aldatu, ala? Nik uste baietz. Interneten bilaketa arin bat egin eta azaltzen diren emaitzak (itzulpenak gehienak) ez dira asko; horietan beste "adiera" batzuk ere badaude ("sostenibilidad" hitzaren itzulpen gisa, adib.)
Barkaidazue hain beste luzatu izana...
--- El jue, 11/3/10, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
Asunto: Re: [itzul] amago de portabilidad
Para: itzul a bildua postaria.com
Fecha: jueves, 11 de marzo, 2010 14:54
Terminologia ikasi egin behar izaten da. Euskaraz ez dugu ulertzen, eta gaztelaniaz badakigu zer den. Baina gaztelaniaz ere ez da ulertzen, zer den jakin arte, hau da, ikasi arte. Euskaraz ere berdin egin beharko da: ikasi. Hori da terminologiaren giltza.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maider Madariaga
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko martxoak 11 14:56
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] amago de portabilidad
Antza denez "portabilidad" horren atzean "mugitzen" dena zenbakia da:
http://en.wikipedia.org/wiki/Local_number_portability
Nik euskarazko horiek irakurrita ez nuke ezer ulertuko, nahiz eta gaztelaniaz zer den badakidan...
Iritzi bat baino ez da.
--- El jue, 11/3/10, Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com> escribió:
De: Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com>
Asunto: Re: [itzul] amago de portabilidad
Para: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Fecha: jueves, 11 de marzo, 2010 13:17
<Eramangarritasunaz baliatzeko itxura egin>...
(Lagunartean edo laburrago): <eramangarriaz balia itxura egin>...
Ia jakintsuek zer proposatzen duten...
--
Eneko Gotzon Ares.
<enekogotzon a bildua gmail.com>.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago