[itzul] Airea/Hegala edo beste!

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Or, Mar 12, 21:05:31, CET 2010


> telefonia mugikorreko zerbitzu-enpresei udalek tasak
> ezartzen dizkiete edo ezarri nahi dizkiete udalaren jabari publikoa
> erabiltzeagatik. Jabari publikoak hartzen du lurzorua, lur azpia eta:
> gaztelaniaz "vuelo"; batzuek "airea" itzuli izan dute, beste batzuek
> "hegala".


Euskaltermen «hegal» ageri da sistematikoki, baina betiere «vuelo de un 
edificio» adierari lotuta.

Hirigintzako arauen egileek, ordea, adiera horretatik harago joanda, 
gaztelaniaz beste adiera bat eman diote «vuelo» hitzari. Adiera horretan, 
dagoeneko ez da eraikinen atal bat, baizik eta lurzoruaren gainetik eta 
lurzorua ukitu gabe dagoen edozer. Adibidez, bi zutoinen arteko kableak ere 
«vuelo» dira, nahiz eta eraikinik ez izan inguruan.

«Son tendidos aéreos los que discurren por el vuelo de la vía pública 
apoyados sobre soportes.»


Bi aukera ikusten ditut:

1) Gaztelaniaz bezala, lehenagotik erabili den hitz horren zabalkuntza 
semantikoa, gaztelaniaz egin duten bezalaxe. Hau da, «hegal» erabili, eta 
kito.

Goiko esaldi hori honela itzul genezake, orduan: «Aireko kableak dira 
euskarriek eutsita bide publikoko hegaletik igarotzen direnak.»

2) Neologismoa sortzea. Konparazio batera, «lurzoruz gainekoa» («lurgain» 
laburragoa litzateke, baina hor sartuta legoke lurrari lotuta dagoen edozer 
ere; esaterako, auto bat).

Goiko esaldi hori honela itzul genezake, orduan: «Aireko kableak dira 
euskarriek eutsita bide publikoan lurzoruz gainetik igarotzen direnak.»



Nire ustez, «aire» ez da hain egokia. Izan ere, etxeen barruan ere bada 
airea, eta lurpeko aparkalekuetan ere bai. Zenbait esalditan ondo funtziona 
dezake: «Aireko kableak dira euskarriek eutsita bide publikoaren airetik 
igarotzen direnak». Beste batzuetan, ez hain ondo: «ocupación del suelo, 
subsuelo y vuelo de terrenos de uso público» (erabilera publikoko lurretako 
airea okupatzea?).


Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
         (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago