[itzul] izen berezi arruntak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Mar 17, 15:26:13, CET 2010
Ikastolan 'izen arruntak' eta 'izen bereziak' ikasi genuen. 'Berezi'
gaztelaniaz gehienetan 'especial' itzultzen dugun arren, 'izen berezia'
sintagma 'nombre propio' da. Hau da, hitzak ez ditugula itzuli behar
esanahiak baino, oraintsu Itzulen gogoratu izan den bezala.
Bestalde, "nombres propios o apellidos" dio, eta oker ulertzen dugu,
testuinguruak bultzatuta 'nombres de pila o apellidos'. Eta ez da hori.
Ez dira pertsona izenak, nahiz eta ondoan "apellidos" dagoenez horretara
garoatzan testuinguruak. Subkontzientearen ziriak.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago