[itzul] izen berezi arruntak

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Mar 17, 14:56:23, CET 2010


Ez dakit zerena den "denominación" hori, eta zaila da, horrela, erabakitzen:

"(pertsona-)izen nahiz deitura hutsez"?

Nik inoiz agertu dudan zalantza "izen berezi" kategoriaren etiketari berari
dagokio: "berezi" izenondoaren esanahi arrunta dela eta, "izen propio"-edo
egokiago iruditzen zait, baina ez dut nik erabakitzen.




2010/3/17 <martin-rezola a bildua ej-gv.es>

>
> Kirol klub eta elkarteen araudi batean hauxe agertu zait:
>
> «No se admitirá como denominación aquella que se componga exclusivamente de
> nombres propios o apellidos.»
>
> Uste dut Juan Garziak aipatu zuela lehengoan, zeharka bada ere, ustez
> onartutzat eman ohi dugun "izen berezi" horrekiko bere desadostasuna.
>
> Nik ere ez nuke hor "izen berezi" jarriko, "nombre propio" itzultzeko. Zer
> iruditzen? Jarriko zenukete "ponte-izen", "bataio-izen" edo beste zerbait?
>
> Mila esker.
>
> Martin (Rezola)
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago