[itzul] izen berezi arruntak

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Mar 17, 15:25:31, CET 2010


> Kirol klub eta elkarteen araudi batean hauxe agertu zait:
>
> «No se admitirá como denominación aquella
> que se componga exclusivamente de
> nombres propios o apellidos.»

[...]

> araudi horren testuingurutik badirudi pertsonei buruz ari dela
> baina lekuizenei buruz ere diharduela ulertu daiteke.


Andresekin bat nator. Logikoa ere bada izen horietarako toponimo soilen
erabilera galaraztea: hala interpretatuta, elkarte batek ezingo luke
soil-soilik «Bilbo» edo «Gasteiz» izena izan (bai, ordea, «Bilboko
Urpekaritza Elkartea» edo «Gasteizko Muslari Perretxikozaleen Taldea»).

Eta, pertsonenak edo lekuenak ez ezik, beste edozein motatako izen propioak
bakarrik erabiltzea ere galarazita legoke: Tartalo, Saturno,  Xerox, 
Wikipedia...

Zentzuzkoa dirudi, debeku horrekin nahasbideak saihestuko liratekeelako.
Beraz, «nombres propios» horri itzulpentzat «izen propioak» dagokiola
uste dut.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: (+34) 945 174 476
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>


 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago