[itzul] izen berezi arruntak

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 18, 13:14:23, CET 2010


Barkatu leheneago kuku ez egiteagatik, baina testu-egilearen atzetik ibili naiz zalantza argitzeko.

Arrazoi duzue: testuinguru horretan «nombres propios» esamoldeak pertsona-izenak ez ezik beste hainbat ere hartzen ditu (galarazi nahi lukete, esaterako «Anboto» soilez eratutako kirol-elkaterik sortzea). Areago, jatorrizkoan «... (no se admitirán) compuestos exclusivamnete de nombres propios o nombres y apellidos» jarri nahi dute orain.

Zuen iritziak ikusita, kasu honetan «izen bereziak» jarriko dut, eragozpenak eragozpen.

Eskerrik asko denoi.

Martin

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: jueves, 18 de marzo de 2010 10:17
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] izen berezi arruntak

Ez dut (oraingoan) bazterrik nahasi nahi.

Ikastolan ez ezik, Euskaltzaindian eta ia toki guztietan ere "izen berezi"
erabiltzen da, eta ni ez naiz nor hori aldatzeko, eta hala aitortu dut
mezuan. Areago, nik ere erabiltzen dut "izen berezi" izendapen (nire ustez)
kaxkar hori.

Nire ahoan jarritakoa argitu alde aipatu dut "propio"rena, besterik gabe:
oraindik ere iruditzen zait (horretarako eskubidea, oraingoz, badut, ustez)
"propio" hitza propioagoa zela izendapen horretarako, eta erdarazkotik
hurbilegi zegoelako aukeratu/erabaki zela "berezi" edozertarako eta -nire
iritziz- nahasgarri hori.

Ez dakit zuek, baina nik askotan erabili behar izaten dut terminoa, eta
tentazioa izaten dut "izenberezi (batzuk)" edo "izen-berezi (batzuk)"
idazteko, "izen berezi (batzuk)" arrunta uler ez dadin. Jakina,
garrantzitsuagoa da gurean "propio" bezalako hitz lotsagarriak baztertzea ia
beste ezer baino, baina... Tira, azkenean bazterrak nahasten hasi banaiz, ez
da guztiz nire errua: tentatu nautenek ere badute parte.

Beraz, nik jai dut "propio" zikinarekin (eta, gainera, ez bide du esanahia
itzultzen, hara!) , eta "berezi" da zuzena, noski, baina ez esanahia hobeto
itzultzen duelako, norbaitek hala erabaki duelako baizik. Bide batez, gauza
bera gertatzen da "(garapen) iraunkor"rekin, erabaki terminologikoak
arbitrarioak direlako hein handi batean. Arbitrarioak, baina (kexuak kexu)
bete beharrekoak; eta horretan ari gara: betetzen eta (tarteka, alferrik)
kexatzen.

Bide batez. Gaijartzaileei erantzuten ari ez banintz, ez nuen etsiko
"berezi" hitzarekin bakarrik, eta "arrunt"ekin ere sartuko nintzen,
gutxienez. Ez bereziki eta nagusiki "izen arrunt/berezi" termino-bikotean,
baizik eta esanahiak nola itzuli erabakitzeko ahalmena itzultzaileok gerok
dugun esparru zabalean: oso zerrenda luzeak egin litezke komodin
(erosogailu?) horiekin baztertu nahi ditugun euskal hitz zehatzagoekin:
"normal", "tribial" eta abar, batetik, eta, bestetik, "partikular (vs
orokor)" , "propio"... Halako batean, adiera mordoaz hain kargaturik, baietz
lehertu hitz kuttun horietakoren bat.

Hori guztia nuen buruan "izen berezi" izendapenari buruz iritzia ematean
(zehazkiago: aspaldi emana gogoratzean). Hori, nire arazoa izan daiteke;
galdetzailearen testuan "izen bereziak eta deiturak" idaztean gertatzen
dena, berriz, guztion arazoa da... edo, barka, ia guztiona.. edo ez nirea
bakarrik behinik behin. Erdarazkoan dagoen arazo kontzeptualari, praktikan,
"izen berezi" horren interpretazio-zalantza gehitzen zaio hor:
konposizionala (izen + berezi)/terminologikoa.

Beraz, ustezko kontraesan larririk gabe, erabaki guztiak premiazko
adostasunaren izenean txintxo-txintxo beterik ere, "garapen iraunkor"
erabaki terminologiko ona iruditzen zait (alternatibak ikusita batez ere),
eta "izen berezi" txarra (praktikan).

Beraz, Jon, funtsezkoan ados izanik (erabaki terminologikoak bete egin behar
direla), ez dakit merezi duen bakoitzaren iritzi partikular edo bereziez
tirabiran hastea: euts diezaiola bakoitzak bereari, bestearen
arrazoibideek nahikoa indar ez badute.

Ondo izan, eta jarrai ekinean.

2010/3/17 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

> Ikastolan 'izen arruntak' eta 'izen bereziak' ikasi genuen. 'Berezi'
> gaztelaniaz gehienetan 'especial' itzultzen dugun arren, 'izen berezia'
> sintagma 'nombre propio' da. Hau da, hitzak ez ditugula itzuli behar
> esanahiak baino, oraintsu Itzulen gogoratu izan den bezala.
>
> Bestalde, "nombres propios o apellidos" dio, eta oker ulertzen dugu,
> testuinguruak bultzatuta 'nombres de pila o apellidos'. Eta ez da hori.
> Ez dira pertsona izenak, nahiz eta ondoan "apellidos" dagoenez horretara
> garoatzan testuinguruak. Subkontzientearen ziriak.
>
> Jon
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago