[itzul] erabaki terminologikoak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Mar 18, 11:05:36, CET 2010

Juan, "bide batez"-ka hasi zara, eta bidezidorrez bidezidor,
ustekabe antzean, teoria terminologikoaren muinera heldu zara.

>> Erabaki terminologikoak bete egin behar dira.

Hala esan duzu. Nik gogoeta txiki bat egingo nuke.

Normalean, terminoak zientzialariek, teknikariek, pentsalariek...
sortzen dituzte. Askotan, termino lehiakideak sortzen dira, eta, orduan,
"hautespen naturalak" uzten du bizirik egokiena: hobeto moldatzen dena
testuinguru guztietan, konnotazio makurrik ez duena...

Terminologia-sortzaile ez baizik terminologia-erabiltzaile
garenontzat ideala da halako egoera batera heltzea. Akademiek ere,
normalean, halako egoerara helduta sendesten dituzte terminoak, lehiakideak
bide-bazterrean utzi dituztenean.

Akademien eta bestelako erakunde arautzaileen esku-hartzea horra
heldu baino lehenagokoa bada, ondo ez asmatzeko arriskua dago.

Edozelan ere, asmatu ezean, ez dago arazorik. Izan ere,
hizkuntza-akademien zeregina ez da terminologia erabakitzea edo arautzea.
Zientzialariei eta abarri zeharo zilegi zaie akademia batek "bedeinkatutako"
terminoa baztertzea erabilgaitz egiten bazaie. Bien bitartean,
termino-erabiltzaileoi zilegi zaigu termino lehiakideak probatzea eta
erosoen zaiguna aukeratzea.

Horretan nago ni, behintzat.

Asier Larrinaga

Euskadi  Irratia Radio  Euskadi Radio  Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago