[itzul] Er: BESTERIK]
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Mar 24, 12:47:24, CET 2010
«Izenburua: besterik
Galdera:Ariketak
besterik ez dut egin ala Ariketak besterik ez ditut egin? Biak dira zuzenak?
Lau gizon besterik ez ditut ikusi.
Zuk esan zenituenak besterik ez nituen entzun.
Besterik honek egin dezake komunztadura pluralean, ala singularra baino ez
du onartzen?
Lau gizon ikusi ditut, besterik ez.
Zuk esan zenituenak entzun nituen, besterik ez.
Erantzuna:
Ez da araurik eman auzi horren gainean. Gramatika batzordeak Areatzako
txostenean aurkeztutako arau-proposamenak honela dio:
Besterikek ezkerretara daraman osagaia absolutiboan bakarrik joan daiteke,
"absolutiboa + besterik ez + aditza" egituran.
Horrelakoetan perpauseko aditzak besterikekin egiten du komunztadura, oro
har:
a) Pertsonari dagokionez, dudarik gabe (zu besterik ez dut maite).
b) Numeroari dagokionez ere, hori da gomendioa (ez zegoen bakar batzuk
besterik).
Gogoan izan "x + beste" bezalako egiturak kasu guztietan erabil daitezkeela
eta bi sintagmak kasu berean joango direla:
Zuk bestek ez dit esan.
Gertaturikoa ez diot zuri beste inori esango.
Asteburuetan ez omen zara mendira beste inora joaten.
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordea»
<http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_jagonet&Itemid=201&id=197&lang=eu&view=galdera>
---------------------------------
Izenburua: Besterik ez, baino ez, baizik ez
Galdera:
Zein da egitura zuzena?
- Liburuak besterik ez dut erosi / liburuak besterik ez ditut erosi
- Liburuak baino ez dut erosi / liburuak baino ez ditut erosi
- Liburuak baizik ez dut erosi / liburuak baizik ez ditut erosi
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer arautu horretaz, baina badirudi "besterik" alde
batetik eta "baino" eta "baizik" beste batetik aztertzekoak direla; ez
baitute berdin jokatzen.
Izan ere, "besterik"ek joera handia du (baina joera, nolanahi ere)
singularreko komunztadura egiteko eta, pertsonari dagokionez, hirugarren
pertsona erabiltzeko.
Beste biek, ordea, singularreko nahiz pluraleko komunztadura onartzen dute.
Pertsonari dagokionez, hirugarren pertsona dute ohikoena ("zu baizik ez dut
maite").
Edozein kasutan, gogoan izan badela beste egitura bat aukeran, inongo
zalantzarik gabekoa:
Ez dut INOR maite zu baizik
Ez dut BESTE INOR maite zu baizik
Ez dut BESTE EZER erosi liburuak baizik
Argibide gehiagotarako, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, IV liburukia (217.-218. or.). Horrez gainera, ikus datu-base
honetako "besterik" sarrera.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Gramatika batzordea»
<http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_jagonet&Itemid=202&id=454&lang=eu&view=galdera>
---------------------------------
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: (+34) 945 174 476
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago