[itzul] [Fwd: BESTERIK]
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Mar 24, 15:17:54, CET 2010
Arratsalde on:
Xabier Alberdiren *Euskal estilo libururantz *lanean ere bada horretaz
zerbait (50. or.).
Izan ongi,
Amaia
Elhuyar Fundazioa<elhuyar a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
marren 24a 09:32):
> Kaixo, Bittor:
> Nik dakidala, hori ez dago araututa. Begira Jagoneten zer datorren:
>
> <<<<<<<<<<<<<
> Galdera: besterik
> Ariketak besterik ez dut egin ala Ariketak besterik ez ditut egin?
> Biak dira zuzenak?
> Lau gizon besterik ez ditut ikusi.
> Zuk esan zenituenak besterik ez nituen entzun.
> Besterik honek egin dezake komunztadura pluralean, ala singularra
> baino ez du onartzen?
> Lau gizon ikusi ditut, besterik ez.
> Zuk esan zenituenak entzun nituen, besterik ez.
>
> Erantzuna: Ez da araurik eman auzi horren gainean. Gramatika
> batzordeak Areatzako txostenean aurkeztutako arau-proposamenak honela
> dio:
> Besterikek ezkerretara daraman osagaia absolutiboan bakarrik joan
> daiteke, "absolutiboa + besterik ez + aditza" egituran.
> Horrelakoetan perpauseko aditzak besterikekin egiten du komunztadura, oro
> har:
> a) Pertsonari dagokionez, dudarik gabe (zu besterik ez dut maite).
> b) Numeroari dagokionez ere, hori da gomendioa (ez zegoen bakar batzuk
> besterik).
> Gogoan izan "x + beste" bezalako egiturak kasu guztietan erabil
> daitezkeela eta bi sintagmak kasu berean joango direla:
> Zuk bestek ez dit esan.
> Gertaturikoa ez diot zuri beste inori esango.
> Asteburuetan ez omen zara mendira beste inora joaten.
> Data:1999
> Erantzulea:Gramatika batzordea
> >>>>>>>>>>>>>>
>
> Eta hau ere bai, 3 urte geroagoko beste galdera batean:
>
> <<<<<<<<<<<<<<
> Galdera: Zein da egitura zuzena?
> - Liburuak besterik ez dut erosi / liburuak besterik ez ditut erosi
> - Liburuak baino ez dut erosi / liburuak baino ez ditut erosi
> - Liburuak baizik ez dut erosi / liburuak baizik ez ditut erosi
>
> Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du ezer arautu horretaz, baina badirudi
> "besterik" alde batetik eta "baino" eta "baizik" beste batetik
> aztertzekoak direla; ez baitute berdin jokatzen.
> Izan ere, "besterik"ek joera handia du (baina joera, nolanahi ere)
> singularreko komunztadura egiteko eta, pertsonari dagokionez,
> hirugarren pertsona erabiltzeko.
> Beste biek, ordea, singularreko nahiz pluraleko komunztadura onartzen
> dute. Pertsonari dagokionez, hirugarren pertsona dute ohikoena ("zu
> baizik ez dut maite").
> Edozein kasutan, gogoan izan badela beste egitura bat aukeran, inongo
> zalantzarik gabekoa:
> Ez dut INOR maite zu baizik
> Ez dut BESTE INOR maite zu baizik
> Ez dut BESTE EZER erosi liburuak baizik
> Argibide gehiagotarako, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
> Urratsak, EGLU, IV liburukia (217.-218. or.). Horrez gainera, ikus
> datu-base honetako "besterik" sarrera.
> Data:2002/01/08
> Erantzulea:Gramatika batzordea
> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
>
> 2005eko maiatzean, Itzulisteko mezu batean "besterik"en erabilerari
> buruzko galdera bati erantzuteko, hau idatzi nuen:
>
> <<Euskaltzaindiak ez du horri buruzko araurik eman. 1998an Gramatika
> batzordeak arau-proposamen bat prestatu zuen (<Izen-sintagma +
> 'besterik' eta aditz komunztadura>), baina ez da oraindik arau
> bihurtu. Tradizioan, badirudi hor proposatzen dena dela erabilera
> nagusia, baina bestelako adibideak ere ez dira falta. Hor proposatzen
> dena aplikatzen dugu Elhuyarren testu-zuzenketetan.>>
>
> Eta geroztik ez da horri buruzko araurik egin.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
> 2010/3/22 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
> >
> > Gogoratu uste nuen BESTERIKen erabilera singularra (BESOAK BESTERIK EZ
> >
> > ZUEN AGERI // BESOAK BESTERIK EZ _*ZITUEN*_ AGERIren aldean),
> Euskaltzaindiko arauren batean aipatzen zela, baina ez dut halakorik
> aurkitu. Inork esan liezadake nork, non, noiz hitz egin duen ("arautu duen")
> horretaz?
> >
> > Eskerrik asko aldez aurretik.
> >
> > Ondo izan
> >
> > Bittor
> >
> > --
> > =============================
> > Bittor Hidalgo Eizagirre
> > Gaztelu kalea, 25, 4.A
> > 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> > Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> > Tfnoak: 943326855 // 655728290
> > posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> > =============================
> >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago