[itzul] [Fwd: BESTERIK]
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Mar 24, 09:32:40, CET 2010
Kaixo, Bittor:
Nik dakidala, hori ez dago araututa. Begira Jagoneten zer datorren:
<<<<<<<<<<<<<
Galdera: besterik
Ariketak besterik ez dut egin ala Ariketak besterik ez ditut egin?
Biak dira zuzenak?
Lau gizon besterik ez ditut ikusi.
Zuk esan zenituenak besterik ez nituen entzun.
Besterik honek egin dezake komunztadura pluralean, ala singularra
baino ez du onartzen?
Lau gizon ikusi ditut, besterik ez.
Zuk esan zenituenak entzun nituen, besterik ez.
Erantzuna: Ez da araurik eman auzi horren gainean. Gramatika
batzordeak Areatzako txostenean aurkeztutako arau-proposamenak honela
dio:
Besterikek ezkerretara daraman osagaia absolutiboan bakarrik joan
daiteke, "absolutiboa + besterik ez + aditza" egituran.
Horrelakoetan perpauseko aditzak besterikekin egiten du komunztadura, oro har:
a) Pertsonari dagokionez, dudarik gabe (zu besterik ez dut maite).
b) Numeroari dagokionez ere, hori da gomendioa (ez zegoen bakar batzuk
besterik).
Gogoan izan "x + beste" bezalako egiturak kasu guztietan erabil
daitezkeela eta bi sintagmak kasu berean joango direla:
Zuk bestek ez dit esan.
Gertaturikoa ez diot zuri beste inori esango.
Asteburuetan ez omen zara mendira beste inora joaten.
Data:1999
Erantzulea:Gramatika batzordea
>>>>>>>>>>>>>>
Eta hau ere bai, 3 urte geroagoko beste galdera batean:
<<<<<<<<<<<<<<
Galdera: Zein da egitura zuzena?
- Liburuak besterik ez dut erosi / liburuak besterik ez ditut erosi
- Liburuak baino ez dut erosi / liburuak baino ez ditut erosi
- Liburuak baizik ez dut erosi / liburuak baizik ez ditut erosi
Erantzuna:Euskaltzaindiak ez du ezer arautu horretaz, baina badirudi
"besterik" alde batetik eta "baino" eta "baizik" beste batetik
aztertzekoak direla; ez baitute berdin jokatzen.
Izan ere, "besterik"ek joera handia du (baina joera, nolanahi ere)
singularreko komunztadura egiteko eta, pertsonari dagokionez,
hirugarren pertsona erabiltzeko.
Beste biek, ordea, singularreko nahiz pluraleko komunztadura onartzen
dute. Pertsonari dagokionez, hirugarren pertsona dute ohikoena ("zu
baizik ez dut maite").
Edozein kasutan, gogoan izan badela beste egitura bat aukeran, inongo
zalantzarik gabekoa:
Ez dut INOR maite zu baizik
Ez dut BESTE INOR maite zu baizik
Ez dut BESTE EZER erosi liburuak baizik
Argibide gehiagotarako, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, IV liburukia (217.-218. or.). Horrez gainera, ikus
datu-base honetako "besterik" sarrera.
Data:2002/01/08
Erantzulea:Gramatika batzordea
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
2005eko maiatzean, Itzulisteko mezu batean "besterik"en erabilerari
buruzko galdera bati erantzuteko, hau idatzi nuen:
<<Euskaltzaindiak ez du horri buruzko araurik eman. 1998an Gramatika
batzordeak arau-proposamen bat prestatu zuen (<Izen-sintagma +
'besterik' eta aditz komunztadura>), baina ez da oraindik arau
bihurtu. Tradizioan, badirudi hor proposatzen dena dela erabilera
nagusia, baina bestelako adibideak ere ez dira falta. Hor proposatzen
dena aplikatzen dugu Elhuyarren testu-zuzenketetan.>>
Eta geroztik ez da horri buruzko araurik egin.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2010/3/22 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
>
> Gogoratu uste nuen BESTERIKen erabilera singularra (BESOAK BESTERIK EZ
>
> ZUEN AGERI // BESOAK BESTERIK EZ _*ZITUEN*_ AGERIren aldean), Euskaltzaindiko arauren batean aipatzen zela, baina ez dut halakorik aurkitu. Inork esan liezadake nork, non, noiz hitz egin duen ("arautu duen") horretaz?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
> --
> =============================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> =============================
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago