[itzul] erabaki terminologikoak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Mar 24, 17:05:20, CET 2010
Funtsean, nik ere nahi ez bezalako egoeratzat jotzen dut «bakoitzak
nahi duena» egitea.
Zorionez, ez dut sumatzen horrelako arriskurik euskaran. Oro har,
oso hiztun diziplinatuak gara, eta Euskaltzaindia ezagutzen eta aitortzen
dugu aginteduntzat hizkuntza-arazoetan.
Nolanahi ere den, ohartu behar dugu terminologia esparru berezia
dela. Zertzelada bi baino ez ematearren, terminologiaren dinamismoa nekez
ekar liteke hizkuntza-akademia baten erritmo geldora; eta -hemen doa
bigarrena-, onerako zein txarrerako, akademikoen ezagutza gehien-gehienetan
ez da heltzen dena delako terminoa erabiltzen deneko arlora.
Bide batez, Juanek gaurko beste mezu bati ere erantzun dio zeharka,
«kortsario-patente» baitarabil bere mezu luzean.
Euskadi Irratia Radio Euskadi Radio Vitoria Gaztea EITB Musika
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago