[itzul] Patente de corso
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 25, 09:54:16, CET 2010
ZEHAZKIk "erreplesalia gutun"ekin batera (sic), "korso agiri" dakar. Nirea
jolas informal bat zen, bururatu ahala botea.
Uste dut kortsarioen kontuaz ari ez garenean (edo
esanahi literalagoarekin jolastu nahi ez dugunean) hobe dela RAEk dakarren
LEHEN zentzua itzultzea, itsaslapurretak alde batera utzita:
"Autorización que se tiene o se supone para realizar actos prohibidos a los
demás".
Irekita dago proposamen-lehiaketa:
TENER PATENTE DE CORSO: debekuak hausteko baimena izan?
2010/3/24 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
> Atxagaren Soinujolearen semea liburuan "korsu patentea" ageri da.
> Ederki dakit zuzenketa lana egin behar izan nuenean, dudatan ibili ginela.
> "Kontsikar" ez zuela behar... eta azkenean hala erabaki zen.
> Ongi izan.
> Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago