[itzul] Patente de corso
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 25, 09:58:40, CET 2010
Barkatu: Elhuyarren proposamenaren aipamena irakurri gabe idatzi dut nirea.
Badirudi, hala ere, bat gatozela, xehetasunak xehetasun.
2010/3/25 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> ZEHAZKIk "erreplesalia gutun"ekin batera (sic), "korso agiri" dakar. Nirea
> jolas informal bat zen, bururatu ahala botea.
>
> Uste dut kortsarioen kontuaz ari ez garenean (edo
> esanahi literalagoarekin jolastu nahi ez dugunean) hobe dela RAEk dakarren
> LEHEN zentzua itzultzea, itsaslapurretak alde batera utzita:
>
> "Autorización que se tiene o se supone para realizar actos prohibidos a los
> demás".
>
> Irekita dago proposamen-lehiaketa:
>
> TENER PATENTE DE CORSO: debekuak hausteko baimena izan?
>
>
>
>
> 2010/3/24 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
> fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
>
> Atxagaren Soinujolearen semea liburuan "korsu patentea" ageri da.
>> Ederki dakit zuzenketa lana egin behar izan nuenean, dudatan ibili ginela.
>> "Kontsikar" ez zuela behar... eta azkenean hala erabaki zen.
>> Ongi izan.
>> Fernando Rey
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago