[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 4, 15:48:06, CEST 2010
Etxegintza Kode Teknikoa euskaratzen zabiltzatenoi zuzenduta (Patxi, Elhuyar eta), "Pública Concurrencia" nola jartzekotan zaudete?
"Uso previsto" terminoaren barruan sartzen den erabileretako bat da.
'Konkurrentzia publikoa' beste zerbait litzateke (lehiaketa, alegia), ez jendea biltzeko edo bildu ahal izateko eraikina. Beraz, nola izango litzateke?
Bestalde, "uso previsto" eta "uso del edificio" definituta datoz, baina 2.6 artikuluko "uso característico" ez.
"Uso previsto" hauek izan litezke: "Residencial Vivienda", "Administrativo", "Comercial", "Residencial Público", "Docente", "Hospitalario", "Pública Concurrencia", "Aparcamiento".
"Uso del edificio", berriz, eraikinean egiten diren jarduera guztiek osatzen dute, lizentzian jasota daudenak nahiz beren beregi baimena emanda egiten direnak.
"Uso característico" ez da terminoa, ez baitago definituta, baina lokalaren erabilera bereizgarria edo berezkoa da Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren ikuspegitik, hau da, pilotalekuan pilota jokoa, futbol zelaian futbola eta zinema aretoan zinema. Lizentzian jasotzen dena, azken batean. Esate baterako, erabilera anitzeko areto batean erabilera horiek guztiak izango lirateke "uso característico".
Erabakita edo dauzkazue horien euskal ordainak?
Mila esker,
Jon Agirre
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
P. S.: bestalde, laguntzarik edo iritzi-emailerik edo bazter-nahastailerik nahi baduzue, elkar lanerako prest; gure zuzendaritzan asko erabiltzen dugu CTE.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago