[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 12:02:18, CEST 2010
Alfontsok dioen moduan, letrak oinarri dituen eredua aplikatzen dugula
jakintzat jota ari nintzen.
Kontua da W kontsonantea den bezala dela Y kontsonantea (letrak berez
horrela sailkatu behar badira, ez baitut uste), eta, beraz, irizpide
hori zorrotz aplikaturik, Y ere kontsonantetzat jo behar genukeela
beti, are (W ezin izan daitekeen bezala) Y hori bokal garbia denean
ere, eta, orduan, *Sarkozy(-)entzat* eta *Nancy(-)en* egin beharko
genukeela.
Hori, jakina, letra horien kontsonantetasunari eutsi nahi bazaio,
hots, W V-rekin eta Y J-rekin parekatu nahi baditugu. Ez dut uste,
hala ere, biderik egokiena denik.
Izan ere, kontrako bidea da sinpleena, eta Euskaltzaindiaren
erabakiarekin errazen ezkontzen dena: AMAIERAko Y zein W GUZTIAK
jotzea BOKALTZAT:
-y bokala (-i bokalaren aldaera grafikoa)
-(a)y semibokala > bokaltzat [-(a)i bezala]
-w bokalik ez dago (-u litzateke)
-(a)w semibokala > bokaltzat [-(a)u bezala]
Alegia, -W -U-rekin eta -Y -I-rekin parekatzea.
Alfontsor sisteman, oker ez banago, W kontsonantea da eta Y bokala (W=V, Y=I).
Ez dut ikusten funtsik hala jokatzeko. Izan ere, bokal arteko W eta
bokal arteko Y, biak dira kontsonante bati dagozkion grafiak, nahiz
euskaraz U eta I letrez adierazi:
zaio [za-yo], kaian i[ka-yan]...
zamaua [za-ma-wa], gauean [ga-we-an, ga-be-an]
Laburturik, nik hobesten dudana (Alfontsoren ereduarekin dudan
desadostasun bakarra, praktikan):
-aw amaiera mota, -ay bezala, formalki bokalen sailean sartzea, -au
eta -ai amaieren eredu berean.
Ikuspuntu horretatik litzateke salbuespen arbitrario samarra -aw
kontsonantezkotzat hartzea eta -ay bokalezkotzat.
kusten denez, desadostasuna ez dagokio hainbestean analisi sakon
xeheari (nahiz eztabaidan hala iruditu batzuetan), jokabidearen
koherentziari baizik, eta, harekin batera, irizpide praktikoaren
erosotasunari. (Alegiazko araua: -au eta -(a)i motakoak bezala
deklinatuko dira -aw eta -(a)y grafiako hitzak).
Bide batez, amaierako Hri buruz, ez dut zalantzarik: H kontsonantea da
(PH, TH, KH digrafoetan izan ezik), eta -h amaiera kontsonateen
sailekoa da inolako dudarik gabe.
Besterik da nola ahoskatu behar diren halakoak H kontsonante hori
ahoskatzen ez bada, baina (hasierakora gatoz), onartuta daukagu ez
direla beti ondo egokituko grafia eta ahoskera.
(Zalantza bat geratzen zait, hala ere. Euskalki-gorabeherez gainera,
kontsonantetzat jotzen baitira halako amaierak hizkera batzuetan
(garayean, barawean), monosilabismoak ere eragin dezake kasuren batean
(gau eta gai hitzetan bezala): *Donapaleun*, *Valdrau(n)n* baina
*Pauen* (???Paun). Ez dakit, Alfontso, *Saw* ereduko hitz askorik
dagoen, baina *Ray* bezala erabiliko nituzke nik halakoak, *Grau* edo
*Fai" balira bezala).
Ez gelditu arrazoi baten garauan, baizik eta guztien montoian.
2010/5/18 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>:
> Ulertzen dut Juanen azalpena....
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago