[itzul] prolatiboa eta absolutiboa nahastea
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 26, 15:39:57, CEST 2010
Ereduzko Prosan badira adibideak:
Piarres Xarriton
Euskal Herria helburu hartua genuenok aspaldiko denboretan
Andu Lertxundi
eta denon artean ipuin bat osatzea helburu harturik, han hasi gara guztiok
gogo-zuzperturik
Iņaki Heras
Herrialde batek inflazioa eta egonkortasun makroekonomikoa helburu
hartutaaplikatzen badu diru politika
Joxerra Garzia
Jende asko dabil, ordea, bitarteko behar lukeena helburu harturik, legea
zuzentasunaren gainetik jarrita.
Imanol Unzurrunzaga
Haren babesean eta berari laguntza eskatuz, helburu hartu duguna aztertzen
has gaitezen.
Tankera horretakoak dira 'Norbaitek norbait/zerbait
laguntzaile/bidelagun/aitzakia/hizpide... hartu' gisakoak. Badirudi
prolatiboa har dezaketen 'hartu' eta 'ukan' aditzek har dezaketela
absolutiboa ere.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2010/5/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> -tzat kasuaren ordez, izena kasu absolutibo mugagabean erabiltzeko joera
> zabala dago.
>
> horrelakoak normal ikusten dira euskal testuetan:
>
> "ez-dakit-zer hartu zuen helburu"
>
> halakoetan, "izan zuen helburu" onartzen dut, "izan zuen helburutzat"
> orobat, eta "hartu zuen helburutzat" ere bai.
>
> baina "hartu zuen helburu" horri itxura txarra hartzen diot.
>
> inork argibide ziurrik balu, eskertuko nioke.
>
> x.
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago