[itzul] prolatiboa eta absolutiboa nahastea
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 27, 10:03:53, CEST 2010
Mezu (orobat interesgarri) hau irakurri aurretik bidali dut nirea.
Uste dut erne ibili behar dugula bi predikatu mota bereizteko bi
aukerak onartzen dituztenen artean:
-aukera biak sinonimo diren predikatuak (hizkeraren araberakoak):
"tamalgarri(tzat) jo", "gaizto(tzat) eduki"
-aukera bakoitzak esanahi desberdina hartzen duen predikatuak: "lagun
hartu" / "laguntzat hartu" // "aitasantutzat dutela" / "aitasantu
dutela"...
Eta kriskitin...
2010/5/26 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>:
> Ereduzko Prosan badira adibideak:
> Tankera horretakoak dira 'Norbaitek norbait/zerbait
> laguntzaile/bidelagun/aitzakia/hizpide... hartu' gisakoak. Badirudi
> prolatiboa har dezaketen 'hartu' eta 'ukan' aditzek har dezaketela
> absolutiboa ere.
>
>
> Alfontso Mujika
>
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
> 2010/5/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>
>> -tzat kasuaren ordez, izena kasu absolutibo mugagabean erabiltzeko joera
>> zabala dago.
>>
>> horrelakoak normal ikusten dira euskal testuetan:
>>
>> "ez-dakit-zer hartu zuen helburu"
>>
>> halakoetan, "izan zuen helburu" onartzen dut, "izan zuen helburutzat"
>> orobat, eta "hartu zuen helburutzat" ere bai.
>>
>> baina "hartu zuen helburu" horri itxura txarra hartzen diot.
>>
>> inork argibide ziurrik balu, eskertuko nioke.
>>
>> x.
>>
>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago