[itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila

Yolanda Viadero yviadero a bildua vitoria-gasteiz.org
Ast, Aza 18, 08:06:18, CET 2010


Beste hau ere suertatu ahal zaizu lagungarri: BERBETA BERUA, Alberto 
Telleria. Badihardugu Euskera Alkartiak argitaratua.

18/11/2010 7:56 -an, xabier-pascual a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Ez da samurra, ez, egokitu zaizuna. Nonbaitetik hastekotan, begira ezazu liburu hau:
>
> IRAINKA. Euskal irainen bilduma. Joseba Aurkenerena eta beste. Ediciones Mensajero.
>
> Ondo izan.
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kaiet Estrada
> Enviado el: miércoles, 17 de noviembre de 2010 22:22
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] Jerga itzulpenen laguntza bila
>
> Kaixo:
>
>
> Textu batzuetan buruz buru nabil zoratu bidean. Oso behe kaleko hizkuntza
> darabilte, jerga piloa daukatelarik, nola itzuli ez dakidana. Ez zait ezta
> burutzen non bilatu hitzok. Textu ingurua, nola azalduko nuke,
> "barriobajera" da guztiz. Itzaren esanahia argi daukat, baina ni ez naizenez
> batere gaizki esana, ez dakit nola gaizki esana izan. Euskal jerga erabili
> nahi nuke, baina ez dakit zein den, eta nire behar guztietarako itzulpenik
> izan daitekeen kontextua galdu gabe.
>
> Noski, euskalbar eta hiztegietan inongo emaitzik gabe bilatua naiz.
>
> Nola itzuliko zenituzke hurrengokoak:
> - Negrata.
> - Labios resoplones.
> - Chorvo.
>
> Beharko nituzke ere, gaur egungo gazteek zein hitz erabiltzen duten
> hurrengoetaz hitz egiteko.
> - Droga mota klaseak eta hauek duten mote edo jerga-izen desberdinak.
> - Caballo.
> - LSD.
> - DMT.
> - STP.
> - BMT.
> - IRT.
> - SPC.
>
> - Sexuarekin erlazionatutakoak, bereziki txortarako gazteek erabiltzen
> dituzten sinonimo partikularrak.
> + Trincar, tirar, encamar, benefiziarselo/a. trajinarselo/a, 4ª base (hau
> amerikarra da, baina ulertzen da) eta horrelakoak, baina euskaraz. Euskaraz
> bada "encular"-tzerik?
> + Peras, tetas, melones, globos... Titiak baino gehiago behar dut.
> + Pene, polla, tranca, pepino... zakila "motz" geratzen zait.
> + Chumino, felpudo, concha. Hau da, alua.
>
>
> Honelakoak bilatzeko, norbait ezagutzen al du errekurtsoren bat? Benetan
> nire irudipena aituta dago.
>
> Bestetik, kuriositatez, gerta daiteke, eta zihurtzat ematen dut, eskualde
> desberdinetan, berdinarentzat izen desberdinak izatea. Horrelakorik bada,
> zein hitz aukera sinonimo bakoitzerako erabiliko zenukete?
>
>
> Eta gero hortik baziren esaten zutenak euskaraz ez zeudela biraorik... ea
> zer agertzen zaigun.
>
>
>
> Kaiet Estrada 
>   




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago