[itzul] Burutu
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Aza 23, 08:19:53, CET 2010
> Baina kontua da nire galderarako "actuaciones"en ordainaren egokitasunak
> muntarik ez duela.
> Nire zalantza "burutu" aditzaren ingurukoa da, eta mezuan paratu nuena
> adibidea baino ez zen.
Dena itsuan sinetsi gabe, baina batzuetan komeni da hiztegiei begiratu
on bat ematea. Hala iruditzen zait egin behar dela beti-bateko «burutu»
horrekin.
Aipuak ez ditut osorik hona aldatuko, luzeegiak baitira, baina hona zer
dioen OEHk:
burutu (Lar DVC 187, VocB).
1. Gobernar. "Hacerse cabeza, principal" Lar DVC 187. "Encabezar" VocB.
Arren, goberna dezazu bihotz Erregerena. / Eta ungi burutzeko emozu
zuhurtzia, / bere azpiko diozun eman jende guztia. EZ Man II 104.
2. (gral.; Lar DVC 187, Hb ap. Lh, Aizk (G), Dv, VocB). Ref.: A (burutu,
burutuz, buruz); Iz ArOñ (burútu); Izeta BHizt 566; Lrq; Elexp Berg.
(Usado gralmte. en frases negativas, acompañado de sociativo). Aguantar,
soportar, sobrellevar, hacer frente. "Ezin burutu, ezin buruatu, no
poderse averiguar con alguno" Lar DVC 187. "Tenir tête, réussir. Haur
hori hain gaixtoa da, non ez baituzu horrekin burutuko, cet enfant est
si méchant que vous n'en chevirez pas"
buruatu, BURU EGIN (b), BURUTZIA EGIN. Tr. Documentado en la tradición
meridional no vizcaína a partir de mediados del s. XVIII. Al Norte se
encuentra en Duhalde y Zerbitzari. Emazteak ezin burutu du
senarrarekin, gurasoa ezin zuzenduz dabil duen semea edo alaba. Mb JBDev
262.
3. (gral.; Lar, Añ, Gèze, Dv, A DBols). Ref.: A; Iz ArOñ (burútu);
Izeta BHizt 566; Elexp Berg. Espigar (el trigo, etc.), granar. "Mettre
la tête, l'épi" Gèze. "Former l'èpi. Ogiak burutzen hari dire" Dv
4. Comparar. Jangoikuak leleengo arimiari iraatsi eutsan edertasunak
[...] ez dauka zegaz burutu edo konparau, ez zegaz irudipenik
laburreenik artu munduko edertasun guztien artian. JJMg Mayatz 21.
5. (Vc, S ap. A). Cumplir, llevar a cabo, dar cima. "Lanak ezin burutu.
Bestak bururetu ditugu. Hau burutu dugu" Izeta BHizt 566. v. BURU EMAN,
burura(tu) (4). Tr. Documentado en Duvoisin y en autores de este siglo,
casi exclusivamente meridionales. Aspaldiko egunetarik egin nuen asmu
hori eta orai dut burutu. Dv
6. Conseguir, acertar, salir bien. "3.º (V, L-ain, BN), bürütü (S;
Chaho ms.), conseguir. Aspaldian hari naiz orga pare bat egin naiz, eta
ezin burutu dut
7. "Comprender, meter en la cabeza (S)" Arch (ap. DRA). "Burut, bürüt
(S), indet. de burutu, bürütü, comprender. Eztiokezüt deüs ere bürüt
(S), no puedo comprender nada" A.
8. "Enaiteke buru, no puedo acordarme" A s.v. buru.
Zoritxarrez, EHUren Egungo Euskararen Hiztegiak (http://www.ehu.es/eeh/)
ez du oraingoz B letra sareratu.
Hala ere, Googlen "burutzen" hitza bilatuta (tamalez, Nigeriako
hegoaldeko herri bat da Burutu, berak monopolizatzen ditu emaitzak),
687.000 emaitza ageri dira. Ez ditut denak aztertu, noski, baina
begiratu huts batek argitzen du kasu gehienetan «llevar a cabo» adieran
erabiltzen dela, «egin» soil baten sinonimo.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago