[itzul] Verduras y hortalizas

Paśl Picado paulpicado a bildua yahoo.es
Ast, Aza 25, 13:44:39, CET 2010


Egun on, aspaldi idatzi ez arren, mezuak irakurri irakurtzen ditut. Horrekin ez 
dut asko laguntzen baina...

Zalantza bat sortu zait...Fruta-denda batean kartela jartzeko da.

Ez dakit euskaraz zenbateraino desberdintzen diren. Gaztelaniaz, RAEren arabera, 
"hortaliza = planta comestible que se cultiva en las huertas" eta "verdura = 
 hortaliza, especialmente la de hojas verdes". 


Nik "barazkiak" jartzea pentsatu dut,  baina gero "berdurak eta barazkiak" 
jartzea ez ote den komenigarriagoa ere pentsatu dut. Google-n berdurak eta 
barazkiak desberdintzen dituzten zenbait adibide ere ikusi ditut. 

Zer uste duzue?

Mila esker.

Paśl Picado Moreno    


      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago