[itzul] Verduras y hortalizas

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ast, Aza 25, 13:43:20, CET 2010


ez dut uste euskaraz bereizketa hori egiteko ohiturarik dagoenik,  
eta, zertarako den ikusita, beharrik ere ez. Biak sinonimotzat  
hartuko nituzke, bata "garbiago" edo, bestea "herrikoiago" edo.

x.

El 25/11/2010, a las 13:44, Paúl Picado escribió:

> Egun on, aspaldi idatzi ez arren, mezuak irakurri irakurtzen ditut.  
> Horrekin ez
> dut asko laguntzen baina...
>
> Zalantza bat sortu zait...Fruta-denda batean kartela jartzeko da.
>
> Ez dakit euskaraz zenbateraino desberdintzen diren. Gaztelaniaz,  
> RAEren arabera,
> "hortaliza = planta comestible que se cultiva en las huertas" eta  
> "verdura =
>  hortaliza, especialmente la de hojas verdes".
>
>
> Nik "barazkiak" jartzea pentsatu dut,  baina gero "berdurak eta  
> barazkiak"
> jartzea ez ote den komenigarriagoa ere pentsatu dut. Google-n  
> berdurak eta
> barazkiak desberdintzen dituzten zenbait adibide ere ikusi ditut.
>
> Zer uste duzue?
>
> Mila esker.
>
> Paúl Picado Moreno
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago