[itzul] Root beer

Mikel Elorza gringo a bildua armiarma.com
Or, Api 22, 18:58:14, CEST 2011


Beñat:

"Zarzaparrilla" landarea, zeinetik kola freskagarrien antzeko edariren bat 
egiten omen den --nire imajinarioan alkoholik edan ez zezakeen gaztetxoak 
hartzen zuena, bakeroen pelikuletan-, hemen ere bada eta arkasats edo 
endalar esaten ei zaio euskaraz (Euskalterm).
Kontua da zure root beer hori izan daitekeela, arkasats edo endalarra, baina 
baita beste belar batekin egiten den garagardo gozo edo leuna ere bai. Hau 
seguruago. Beste belar hori, sassafrass ingelesez, ustez ereinotzaren 
familiakoa, euskaraz nola den ez dakit. Hemen ez duk egongo eta...
Seguruenik hik ere ikusiko huen esandako guztia, eta mezuak ez dik piperrik 
ere balio, baina tira, horretarako gaudek lagunak!!!

Mkl
----- Original Message ----- 
From: "Beñat Sarasola Santamaría" <benatsarasola a bildua gmail.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, April 20, 2011 8:00 PM
Subject: [itzul] Root beer


Kaixo,


inork itzuli al du inoiz "Root beer"? Garagardo mota gozo bat omen da, AEBen
hegoaldean edaten dena batez ere. Espainolez "zarzaparrilla" deitzen zaio.


Mila esker
Beñat 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago