[itzul] Hika (adizki alokutiboa)
Xabier Armendaritz (Aixe, S.L.)
aixe a bildua ctv.es
Al, Abe 19, 23:41:15, CET 2011
> Horren arabera, A2 (Joango banintz ikusiko liken) eta
> B2 (Joaten banaiz ikusiko din) dira, hika, zuzenak diren
> bakarrak. Eta arrazoia izango litzateke, mendeko perpausak
> direlako, baldintzek ezin dutela alokutiborik izan, baldintza
> hipotetikoak nahiz errealak izan gorabehera. Denok ados, ezta?
Bai, halaxe duk. Ikus, adibidez, Ilari eta Entzi Zubiriren «Euskal gramatika
osoa», 590. orrialdea (2000ko argitaraldian):
«Menperagailua hartzen duten adizkiekin ezin da adizki alokutiborik
erabili».
Ohargarria duk, bestalde, orrialde horretan bertan zehazten duen beste
ñabardura bat: galde perpausetan eta harridura perpausetan ere ez duk zilegi
adizki alokutiboak erabiltzea. Gramatika horretako adibideak ekarrita:
- Jon, non dago ama? (Eta ez *Jon, non zagok ama?)
- Aizan, Miren, nor da hori? (Eta ez *Aizan, Miren, nor dun hori?)
- Deabruak eramango ahal du! (Eta ez *Deabruak eramango ahal dik!)
- Zein polita den! (Eta ez *Zein polita duan!)
Horretan guztian bat zetorrek euskalki guztietako azken mendeotako usadiozko
erabilera. Eta, bukatzeko, jakin-nahien gozagarri, XVI. mendean hikako
hizketan alokotibozko formak nagusitu aurretiko hitano zahar oinarrizkoaren
lekukotasuna, Lazarragak ekarria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lazarragaren_eskuizkribua#Hitano_zahar_oinarrizkoaren_lekukotasuna
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago