[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Ots 9, 13:21:07, CET 2011


zurekin ados.

xme

El 09/02/2011, a las 13:16, Amaia Lasheras escribió:

> Egun on:
>
> Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait  
> edari edo janari
> gehiagori aplika dakiokeela.
>
> Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
> Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
> Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/  
> mandarinazkoa" esaten.
> Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik  
> aurkitzen ditut.
>
> Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den.  
> Euskalki
> kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak  
> gaizki daudela,
> baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta  
> uste dut hori
> sintoma bat dela.
>
> Zer uste duzue zuek?
>
> Eskerrik asko!
>
> Amaia
>
>
>
>
>
> ________________________________
> De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: lun,31 enero, 2011 08:00
> Asunto: [itzul] Translator tools
>
> Ez dakit hau inoiz aipatu ote den, baina, badaezpada ere:
> http://www.translatortools.net/
>
> -- Gotzon Egia 
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago