[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Gordexolako Udala - Euskara Zerbitzua euskarazerbitzua a bildua gordexola.net
Ost, Ots 9, 13:25:24, CET 2011


Nik laranja-zukua eta mandarina-zukua erabili ohi dut.
----- Original Message ----- 
From: "Amaia Lasheras" <amaiatxo a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 09, 2011 1:16 PM
Subject: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?


Egun on:

Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo 
janari
gehiagori aplika dakiokeela.

Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa" esaten.
Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen ditut.

Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den. Euskalki
kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki 
daudela,
baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste dut 
hori
sintoma bat dela.

Zer uste duzue zuek?

Eskerrik asko!

Amaia





________________________________
De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: lun,31 enero, 2011 08:00
Asunto: [itzul] Translator tools

Ez dakit hau inoiz aipatu ote den, baina, badaezpada ere:
http://www.translatortools.net/

-- Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W





__________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de firmas 
de virus 5858 (20110209) __________

ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.

http://www.eset.com






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago